Denboraldiaurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepak eta Williamsek lehen minutuak jokatu dituzte Athleticen garaipenean

Zuri-gorriak Reusi nagusitu zaizkio 3-0 San Josek, Aketexek eta Williamsek egindako golei esker. Iturraspe lesionatu egin da.
Iñaki Williams. Argazkia: Efe.
Iñaki Williams. Argazkia: Efe.

Athleticek 3 eta 0 irabazi dio Reusi denboraldiaurreko seigarren lagunartekoan. Kepa Arrizabalaga atezainak eta Iñaki Williams aurrelariak euren lehen minutuak jokatu dituzte bilbotarren denboraldiaurrean.

Ander Iturraspe izan da neurketako beste protagonista. Erdilariak lesionatuta utzi behar izan du zelaia lehen minutuetan. Partidako golak Mikel San Josek, Ager Aketxek, penaltiz, eta Iñaki Williamsek egin dituzte

 

Fitxa teknikoa

3.- Athletic: Kepa (Unai Simón, 68. min); Lekue (Sillero, m.77), Bóveda, Unai Núñez, Saborit; San José (Seguín, 77. min), Iturraspe (Mikel Rico, 10. min); Sabin Merino (Villalibre, 68. min), Aketxe, Córdoba (Unai López, 68. min); eta Kike Sola (Williams, 46. min).

0.- Reus: Roberto; Campins, Olmo, Pablo Íñiguez, Alex Menéndez; Guedes, Alex Carbonell, Tito Ortiz, Oribe; Fran Carbia eta Alfredo Juan. Bigarren zatian atera dira Badía, Messeguer, Querol, Alex Fernández, Edgar, Miguel García, Pereira, Haro, Ledes, Borja Fernández eta Miramón.

Golak: 1-0, 34. min: San José. 2-0, 58. min: Aketxe, penaltiz. 3-0, 66. min: Williams.

min: Williams.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X