Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susaeta: 'Europako gauak berriro bizi nahi ditugu denboraldi honetan'

Markel Susaeta Athleticeko jokalariak taldea nola ikusten duen azaldu du, entrenatzaile berriaz hitz egin du eta denboraldi berrirako helburuak zein diren esan du.
Markel Susaeta. Argazkia: EFE
Markel Susaeta. Argazkia: EFE

Athleticek Suitzan jarraitzen du denboraldia prestatzen, eta asteazken honetan jokatuko du lehen partida, Baselen aurka. Markel Susaetak hitz egin du gaur Crans Montanako egonaldian.

Jose Angel Zigandari buruzkoak izan dira Susaetaren lehen hitzak: "Entrenatzaile berria daukagu, eta denok hutsetik hasten gara. Zigandaren kontzeptuak hartzen eta bere lan egiteko modura egokitzen ari gara". Ernesto Valverderen eta 'Kuko' Zigandaren artean dauden aldeei buruz ere aritu da Markel: "Diferentziak daude Valverderen eta Zigandaren artean. Entrenatzaile bakoitzak bere kontzeptuak ditu"."Taldeak duen lehen helburua Europa Ligara sailkatzea da. Atariko kanporaketak ez dira errazak izango, baina Europako gauak berriz bizi nahi ditugu", esan du Markelek.

Susaetak ez du Zigandarekin bat egin Bilbao Athleticen. Jokalari asko Zigandaren aginduetara egondakoak dira, eta eibartarraren ustez ona da jokalari gehienek entrenatzailea ezagutzea: "Jokalari batzuek ez dugu Ziganda lehenagotik ezagutzen, baina ona da gehienek entrenatzaile berria aurretik ezagutzea".

Iragan denboraldian aurreko urteetan baino gutxiago jokatu zuen Susaetak, eta horren inguruan ere hitz egin du: "Egia da iaz ez nuela asko jokatu. Bueltak eman dizkiot horri, baina egunero lan egiteko eta minutuak izateko lan egiteko asmoarekin joaten nintzen Lezamara. Azkenean entrenatzailea da erabakitzen duena. Aurten entrenatzaile berria daukagu, eta postua irabazi beharra dago".

Athleticeko kapitaina izango da Susaeta datorren denboraldian. "Kapitaina izatearena berria da niretzat, baina espero dut aurreko kapitainen mailan egotea", adierazi du eibartarrak.

Talde zuri-gorriak ez du fitxaketarik egin oraingoz, baina Bilbao Athleticeko jokalari batzuk igo dira lehen taldera. Susaetaren ustez, jokalari horiek asko eman diezaiokete taldeari: "Kalitate handiko jokalariak dira, eta erritmoarekin ikusten ditut. Gainera, entrenatzailea ezagutzen dute, eta taldeari asko emango diotela uste dut", esan du Susaetak.

Iragan astean Athleticeko jokalariek burua soildu zuten Yeray Alvarez taldekideari sorpresa bat emateko. "Ideia guztiona izan zen. Egun baten komentatu genuen, ideia gustatu zitzaigun, eta egitea erabaki genuen. Yerayri asko gustatu zitzaion, ilusioa egin zion, eta hori da garrantzitsuena. Faltan botatzen dugu, baina orain garrantzitsuena da ondo sendatzea gero gurekin egon ahal izateko", gaineratu du Markel Susaetak.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X