Balenziaga, bi partida zigortuta
Malagaren kontrako partidan txartel gorria erakutsi zioten Mikel Balenziagari eta ondorioz bi partidako zigorra ezarri dio Espainiako Federazioko Lehiaketa Batzordeak.
Athleticek helegitea aurkeztuko zuen Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordean Mikel Balenziaga jokalariari Malaga CF-Athletic Club partidan erakutsi zioten txartel gorria dela eta.
Balenziagak txartel gorria ikusi zuen Rosalesen sarrera bortitza jaso eta lurretik Malagako jokalariari ostiko bat emateagatik. Del Cerro Grande epaileak honakoa jarri zuen partidako aktan: "Mikel Balenziagak txartel gorria ikusi du aurkari bati (Rosales) lurretik ostiko bat emateagatik baloia jokoan zegoenean, baina ez Athleticeko jokalaritik gertu".
laritik gertu". laritik gertu".Zure interesekoa izan daiteke
Valverdek eta Nico Williamsek, serio, lan saioa hasi aurretik elkarrizketa izan dute
Entrenaitzaile zuri-gorria eta jokalaria luze aritu dira hizketan, eta badirudi prestatzaileak, aurpegi serioarekin, azalpenen bat eskatzen ziola jokalariari, eta horrek ere serio erantzuten ziola. Gainerako jokalariak berdegunera atera aurretik izan da elkarrizketa.
Unai Gomez: “Partida garrantzitsua zen gorantz begiratzeko"
Athleticeko jokalariak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz (3-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 32. Jardunaldian.
Bigarren zati eskasak porrotera zigortu du Athletic Atletico Madrilen aurka (3-2)
Paredesek aurretik jarri du Bilboko taldea lehen zatian, baina bigarren zatiko hasiera eskasak porrotera zigortu ditu.
Athletic nahi eta ezin aritu da Granadaren aurka Lezaman (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Granadaren aurka Lezaman jokatu duen partida. Andaluziako taldea oso eraginkorra izan da, eta 0-2 aurreratu da markagailuan. Talde zuri-gorriari asko kostatu zaio Granadaren atea zulatzea, eta gola luzapenean sartu du. Ane Elexpuruk egin du.
Valverde: “Partida guztiak estutu nahi ditugu puntuak batzeko"
Athletic Clubeko entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka Ligako 32. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Terzic alemaniarra, Athleticeko entrenatzaile izatetik oso gertu
Hainbat hedabidek baieztatu dute Borussia Dortmundeko entrenatzaile ohia aukeratu duela Jon Uriarteren zuzendaritzak Ernesto Valverde ordezkatzeko, datorren denboralditik aurrera.
Patri Zugastik eta Bibi Schulzek alta medikoa jaso dute
Athleticeko bi jokalariak eskuragarri egonen dira Javi Lerga entrenatzailearentzat, F Ligaren azken txanparako.
Gorosabel: “Ondo sufritu dugu eta hiru puntuak eraman ditugu”
Gorka Guruzetak sartu du Athletici Osasunaren aurkako partidan garaipena eman dion gola. Aurrelaria pozik agertu da "irabazi nahi zutelako eta lortu dutelako".
Guruzetaren gol batek eta Simonen geldiketek derbia erabaki dute San Mamesen (1-0)
Valverderen taldeak arnasa hartu du, egindako lanak garaipena ekarri dio eta. Lehen zatian Osasuna nahiko makal azaldu da, baina bigarrenean gehiago merezi izan du. Baina Ante Budimirrek, gorritxoen heroia izaten denak, ez du bere arratsalderik onena izan, eta ez du asmatu ate aurrean.
Jon Uriartek bere bigarren agintaldiari hasiera eman dio, Ibaiganen
Larunbatean berriro presidente izendatu ondoren, arratsaldean, Ibaigane Jauregiaren atarian egin ohi den argazkiarekin bigarren legealdiari hasiera eman diote. Aurreko zuzendaritzako 11 kide izango dira berriro karguan, eta zortzi kolaboratzaile batu zaizkie, horien artean Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioaren presidente ohia.