Etxeberriaren ordez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurpegik lehen taldeko hirugarren entrenatzailearen kargua izango du

Athleticek jakitera eman du 2016-2017. denboraldiko organigrama teknikoa. Lehen taldean Carlos Gurpegik beteko du entrenatzaileen eta jokalarien arteko lotura lana. Etxeberriak Basconia zuzenduko du.
Carlos Gurpegi. Argazkia: EFE

Athleticek asteazken honetan eman du jakitera 2016-2017. denboraldirako organigrama teknikoa. ETBk aurreratu duen moduan, berritasun nagusia da Carlos Gurpegi lehen taldeko teknikarien artean izango dela.

Gurpegik lotura lanak egingo ditu entrenatzailearen eta jokalarien artean. Orain arte Joseba Etxeberriak bete du kargu hori, baina Etxeberriak Hirugarren Mailako Basconia zuzenduko du.

2016-2017. denboraldiko Athleticen organigrama teknikoa:

BILBAO ATHLETIC: Jose Angel Ziganda, Iñigo Lizarralde, Bingen Arostegi

Prestatzaile fisikoa: Iban Urkiza

Atezainen entrenatzailea: Imanol Etxeberria

BASCONIA: Joseba Etxeberria, Imanol de la Sota

Prestatzaile fisikoa: Edu Estibariz

Atezainen entrenatzailea: Armando Ribeiro

GAZTEA A: Ibán Fuentes, Txema Añibarro

Prestatzaile fisikoa: Edu Estibariz

Atezainen entrenatzailea: Armando Ribeiro

GAZTEA B: Ander Alaña, Roberto Martínez 'Tiko'

Prestatzaile fisikoa: Luis Prieto

Atezainen entrenatzailea: Armando Ribeiro

KADETE A: Aritz Solabarrieta, Jon Solaun

Prestatzaile fisikoa: Luis Prieto

Atezainen entrenatzailea: Armando Ribeiro

KADETE B: Iñaki Gonzalez Abadia, Oskar Alkorta

Prestatzaile fisikoa: Luis Prieto

Atezainen entrenatzailea: Peio Agirreoa

HAURRA A: Jose Luaces, Aritz Solabarrieta

Prestatzaile fisikoa: Luis Prieto

Atezainen entrenatzailea: Peio Agirreoa

HAURRA B: Patrik Guerra, Iban Fuentes

Prestatzaile fisikoa: Jose Manuel Sevillano

Atezainen entrenatzailea: Unai Julián

KIMUA A: Joseba Bikandi, Joxean Alvarez

Prestatzaile fisikoa: Jose Manuel Sevillano, Jose Moreno

Atezainen entrenatzailea: Unai Julián

KIMUA B: Jon Solaun, Luis Prieto

Prestatzaile fisikoa: José Manuel Sevillano, Jose Moreno

Atezainen entrenatzailea: Unai Julian

KIMUA C: Txema Añibarro, Luis Prieto

Prestatzaile fisikoa: José Manuel Sevillano, Jose Moreno

Atezainen entrenatzailea: Unai Julian

KIMUA D: Oskar Alkorta, Luis Prieto

Prestatzaile fisikoa: José Manuel Sevillano, Jose Moreno

Atezainen entrenatzailea: Unai Julian

Iker Egaña banan banako proba fisikoen arduraduna izango da

Emakumezkoen taldeen organigrama ixten denean Athletic Clubek jakinaraziko du.

akinaraziko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X