24. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madril-Athletic, otsailaren 13an, 16:00etan

Larunbatez jokatuko dute zuri-gorriek Bernabeun. Reala-Granada otsailaren 14an, igandean izango da, 12:00etan. Eibar-Levante, egun berean, 18:15ean.
Lehen itzuliko Athletic-Real Madril partidako irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak astelehen honetan publikatu ditu BBVA Ligako 24. jardunaldiko partiden ordutegiak. Jardunaldia otsailaren 12an hasi eta otsailren 14an bukatuko da.

Otsailaren 13an, larunbatean, Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko du Santiago Bernabeu zelaian, 16:00etan. Realak eta Eibarrek, aldiz, otsailaren 14an (igandea) jokatuko dute. Txuri-urdinek Granada izango dute Anoetan, 12:00etan eta armaginek Levanteren aurka jokatuko dute Ipuruan, 18:15ean.

BBVA Ligako 24. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:

Ostirala, otsailaren 12a

20:30 Sporting - Rayo Vallecano

Larunbata, otsailaren 13a

16:00 Real Madril - Athletic

18.15 Vila-real - Malaga

20:30 Bartzelona - Celta

22:05 Deportivo - Betis

Igandea, otsailaren 14a

12:00 Reala - Granada

16:00 Sevilla - Las Palmas

18:15 Getafe - Atletico Madril

18:15 Eibar-Levante

20:30 Valentzia - Espanyol

zia - Espanyol

zia - Espanyol

zia - Espanyol

zia - Espanyol

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X