Llorente Sevillan da talde andaluziarrarekin kontratua sinatzeko
Fernando Llorentek Sevillan jokatuko du denboraldi honetatik aurrera. Asteazken honetan iritsi da Sevillara Juventusen baimenarekin eta talde andaluziarrarekin lortu duen akordioa ondorengo orduetan sinatuko du, azterketa medikua gainditu ostean.
"Fernando Llorente aurrelari errioxarra gaur gauean iristi da Sevillara, Juventusen baimenarekin, datozen orduetan Sevilla CF taldearekin azterketa medikua pasatzeko", adierazi du talde andaluziarrak komunikatu batean.
Ostegun honetan pasako du azterketa medikua Sevillan eta ondoren Unai Emeryren aginduetara jarriko da. Horrenbestez, Athleticeko jokalari ohia BBVA Ligara itzuliko da. Unai Emeryk aurrelari baten beharra ikusi du, eta Llorenteren fitxaketarekin hondarribiarrak eskatutakoa beteko du klub andaluziarrak.
Harrobiko aurkaria
Fernando Llorente aurkari ezaguna da Athleticentzat, harrobiko eta aurre aldeko jokalaria, hain zuzen ere. 2005ean debuta egin zuen lehen taldearekin San Mamesen Espainolen aurkako norgehiagoka batean. Hiru egun geroago, bigarrenez zelairatu zen eta atea estreinatu zuen, zuri-gorriz jantzitako bere lehen gola eginez. Segidan, bere lehen ‘hat-trick’-a sinatu zuen.
2011/12 denboraldian, Zarra Saria jaso zuen Ligako golegile gorenenaren izendapena bere eginez. Ondoren, bere bigarren 'hat-trick' delakoa erdietsi eta Europa Ligan Athleticeko goleatzaile nagusiaren balentria eskuratu zuen.
eskuratu zuen.Zure interesekoa izan daiteke
Terzicek esan du baja seguru bakarra Vivianena dela eta Iñaki Williams “guztiz osatu" dela
Gainera, prestatzaile alemaniarrak Levanteren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu duenez, Canalesek eta Guruzetak taldearekin lan egin dute, eta euren arazo fisikoak ia atzean utzi dituzte.
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.