Bigarren Mailara!
Ametsa gauzatu du Bilbao Athleticek. Lehoi-kumeek Bigarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian, Cadizen aurkako itzuleko partida azken hasperenean berdinduta. San Mamesen jokatutako joanekoa 2 eta 0 gailendu ziren zuri-gorriak, eta horri esker lortu dute igoera.
Beroak (40 gradu inguru izan dira Cadizen) eta zale andaluziarren bultzadak ez ditu bilbotarrak kikildu. Hori bai, sufritu egin dute. Asko, gainera.
Cadizeko jokalariek argi eta garbi izan dute egin beharrekoa: San Mamesen emandako irudi kaskarra ahaztaraztea eta kanporaketa iraultzea. Eta erronka horri hasieratik ekin diote, Jonak 9. minutuan lehen gola egin baitu, Remiro gaindituta.
Andaluziarrak ondo kokatuta izan dira berdegunean , baina lehoi-kumeek ere ondo egin dute presioa. Bilbotarren aukerarik onena Sabinek izan du atsedenaldiaren atarian, baina jaurtiketa kanpora joan zaio Aulestia atezainaren aurrean bakar-bakarrik zegoenean. Aurretik, Juan Villarek ere aukera itzela izan du, baina baloiak langa jo du.
Bigarren zatia horia izan da, erabat, eta minutuek oso astiro egin dute aurrera Bilbao Athleticen interesaren kontra. Villarren beste jaurtiketa batek zutoina jo du berriro ere, Cadiz etenik gabe aritu da erasoan.
Gola azken minutuetan
Kanporaketa azken minutuetan erabaki da. Beste baloi batek Cadizen ateko zutoinean jo ostean, Salinasek bilbotarren gola egin du kontraeraso batean. Andaluziarrek erasoa baino ez dute izan buruan, eta atzeko aldean zulo handiak utzi dituzte. Golak zoramena ekarri du, eta epaileak amaitutzat eman du neurketa.
Gauzak horrela, lehoi kumeak Bigarren Mailara iritsi dira, 1995-96an jaitsi ondoren. Adelante Ligan arituko den harrobiko talde bakarra izango da Bilbao Athletic, Bartzelona B aurten bertan jaitsi baita. Denboraldi borobila egin dute Cuco Zigandaren mutilek.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.