Igandean, San Mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek garaipenaren bideari eutsi nahi dio, Sevillaren aurka

Aldaketak espero dira Ernesto Valverderen hamaikakoan, hurrengo partidan Porto izango dutelako aurkari, Txapeldunen Ligan.
Zuri-gorriek erronka handia dute; Sevilla indartsua mendean hartzea. Efe.

Athleticek sailakpenean gora egiten jarraitu nahi du, igandean San Mamesen Sevillari irabazita. Andaluziarrak bolada onean dira, sailkapenearen buruan, eta Atletico, Real Madril eta Bartzelona ohiko faboritoei gauzak zail jartzeko moduan daude.

Ernesto Valverderen taldeak oroitzapen onak eragiten dizkion neurketa jokatuko du, bost urteren ondoren, eta zuri-gorriak konfiantzarekin daude, duela astebete Almeriari irabazi eta bederatzi partidako bolada txarra eten ostean.

Entrenatzaileak argi dauka taldeak gehiago eman behar duela. Igandeko partidari begira, zalantza asko daude hasierako hamaikakoaren inguruan, baina, aurreikuspenen arabera, aldaketak egongo dira, izan ere, datorren astean Portoren aurka jokatu behar dute bilbotarrek, Txapeldunen Ligan.

Litekeena d bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, De Marcos; Susaeta, Muniain eta Aduriz.

Sevilla FC: Beto; Coke, Nico Pareja, Carriço, Tremoulinas; Krychowiak, Mbia; Aleix Vidal, Carlos Suárez, Vitolo edo Deulofeu; eta Bacca.

Epailea: Javier Estrada Fernández (kataluniarra).

Zelaia: San Mamés.

Ordua: 12.00.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X