Athleticen filosofia Manchesterren aplikatu nahi du Paul Scholesek
Paul Scholes Manchester Unitedeko jokalari ohi eta filialeko entrenatzaileak Athleticen filosofia txalotu eta Manchesterrek bide berberari jarraitzea gustatuko litzaiokeela adierazi du.
"Manchesterren inguruetan zenbat umeri gustatzen zaio futbolean jokatzea? Umeak leku guztietan ikusten dituzu jolasten. Bilbon egiten dutena gogora etortzen zait, han ez dute atzerriko jokalaririk. Egiten dutena bikaina", adierazi dio erdilari ohiak Mail on Sunday egunkariari.
United taldeak egunen batean gauza bera egiteko itxaropena agertu du ingelesak, baina ez da oso baikorra: "Ziurrenik ez da posiblea politika hori hemen aplikatzea, baina egitea ondo legokeela uste dut. 16 urteko atzerritar pare ekartzea ez dago gaizki, baina ez 8 edo 9. Atzerritik kontratuak sinatzen ari dira, baina nork daki hiru urte barru gazte horiek futbolean jarraituko duten? Ez dago jakiterik".