2-1, San Mamesen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek salbazioa oso gertu du Mallorca gainditu ondoren

Bielsaren mutilek markagailuan aurrea hartu dute Adurizen eta Llorenteren golei esker, baina Dos Santosek 2-1ekoa eskuratu du (80 .min). Zuri-gorriek sufritu egin dute hiru puntuak lortzeko.
Athleticeko jokalariak Adurizen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek hiru puntu oso garrantzitsu bildu ditu Mallorcaren aurka (2-1), eta Marcelo Bielsaren mutilek salbazioa ia eskura dute, 41 punturekin. Aritz Adurizek eta Fernando Llorentek zuri-gorrien golak lortu dituzte, baina Dos Santosek 2-1ekoa jarri du markagailuan neurketako 80. minutuan. Bizkaiko taldeak asko sufritu du markagailuari esuteko, baina hiru puntuak San Mamesen gelditu dira.

Bilboko taldeak ederki hasi du neurketa erasoan, eta Aritz Adurizek 1-0ekoa eskuratu du, lehenengo zatiko 7. minutuan. Jon Aurtenetxek erdiraketa bikaina jarri du penalti puntuan, eta Gipuzkoako aurrelariak baloia sareetara bidali du. Marcelo Bielsaren mutilek erraz agindu dute berdegunean, eta Mallorcak ezin izan du arriskurik sortu.

Lehenengo zatiko 22. minutua Fontasek baloia eskuarekin jo du area barnean, eta epaileak bigarren txartel horia atera dio. Mallorca hamar jokalarirekin gelditu da, baina Aritz Adurizek penaltia huts egin du. Aouatek gelditu ikusgarria egin du eta aldaratzea Muniainek sareetara bidali du. Hala ere, epaileak gola baliogabetu egin du, Muniain ustezko jokoz kanpoko posizioan egon delako. Iker Muniain ez da jokoz kanpoko posizioan egon eta golak markagailura igo beharko zukeen. Gregorio Manzanoren mutilen aukerarik onena Casadesusek izan du, 30. minutuan, baina Iraizozek ederki desbideratu du baloia.

Bigarren zatiko aurreneko minutuetan Athleticek erasoan arrisua sortu du, eta epaileak beste gol bat baliogabetu die zuri-gorriei, baloia ustez kanpora irten baita. Hala ere, Marcelo Bielsaren taldea jaun eta jabe izan da zelaian. Bilboko taldeak ez du aukera argirik sortu, eta Mallorcak kontraerasoa bilatu du, Dos Santosekin eta Arizmendirekin.

Fernando Llorentek 2-0ekoa jarri du markagailuan, Susaetaren pase bikaina aprobetxatuta, baina Mallorcak erantzun bikaina eman du. Dos Santosek falta jaurtiketaz lortu du 2-1ekoa, eta Manzanoren mutilak erasoan animatu dira. 2-1ekoarekin Athleticeko defentsan asko sufritu du, baina Iraizoz sendo egon da ate azpian. 90. minutuan Ximok bigarren txartel horia ikusi du eta Mallorca bederatzi jokalarirekin gelditu da. Azkenean, hiru puntu garrantzitsuak San Mamesen gelditu dira.

- Fitxa teknikoa:

2 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, San Jose (Iturraspe, 46. minutuan), Aurtenetxe; Gurpegui, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 55. minutuan) eta Muniain (Ibai, 71. minutuan).

1 - Mallorca: Aouate; Hutton, Geromel, Fontas, Ximo; Tissone, Pina; Giovani Dos Santos, Marti (Nsue, 67. minutuan), Victor (Arizmendi, 57. minutuan); eta Hemed.

Golak: 1-0, 7. minutuan: Aduriz. 2-0, 78. minutuan: Llorente. 2-1, 80. minutuan: Giovani Dos Santos.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X