21:05ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hapoel Kiryat-Athletic partida azaroaren 28an jokatuko da Haifan

UEFAk jakinarazi duenez, Israelen jokatuko da partida datorren asteazkenean, 21:05ean. Bi taldeak final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira. Eibarren aurka, abenduaren 12an.
Athleticek Hapoel Kiryaten aurka jokatuko du azaroaren 28an Israelen. Argazkia: EFE

UEFAk baieztatu duenez, bertan behera geratu zen Hapoel Kiryat Shmonaren eta Athleticen arteko partida azaroaren 28an (21:05ean) jokatuko da Haifan, Israelen. Sparta Prahak eta Olympique Lyonek berdinduegin zuten. Ondorioz, Hapoel eta Athletic Europa Ligako final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu ziren.

I multzoko partida hau azaroraen 24an jokatzeko aurreikusita zegoen, baina Israeleko gatazkaren eraginez, atzeratu egin zen. UEFAren ustez, jada ez dago arriskurik, segurtasuna bermatzeko gai da, eta norgehiagoka Haifako Itztadion Kiryat Eliezer estadioan jokatuko da, datorren asteazkenean.

Athleticek Kopako partida jokatu behar zuen Eibarren aurka azaroaren 28an, baina Errege Kopako euskal derbia atzeratu egin da, eta abenduaren 12an jokatuko da. Oraindik, ez dute partidaren ordutegia zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X