Lesioa sendatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Herreraren itzulerak Athletic suspertu du

Pubiseko lesioa sendatuta, erdilari zuri-gorria hasierako hamaikakora itzuli da. Herrerak zenbait pasetan kale egin zuen eta baloiak galdu zituen, baina Athleticen jokoa hobetu zuen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Athleticek gogotik eskertu du Ander Herreraren itzulera

Athletic burua ezin altxatu zebilen, bai Ligan bai Europa Ligan, baina, Osasunaren aurrean, Ander Herreraren itzulerak zuri-gorrien jokoa hobetu zuen. Gorritxoen aurka garaipena lortuta, Athleticek lasaiago igaroko du Ligako etenaldia.

Duela lau aste ebakuntza egin zioten Ander Herrerari, pubisa osatzeko, eta dagoeneko berdegunera itzuli da. Pragan, ostegunean, ordu erdi jokatu zuen, baina Osasunaren kontra hasierako hamaikakoan zelairatu zuen Marcelo Bielsak. Herrerak Athleticen jokoa hobetu zuen.

Nahiz eta zenbait pasetan kale egin eta baloiren bat galdu, Herrera berdegunean dagoenean Marcelo Bielsaren jokalariek erabaki hobeak hartu eta erasoko jokaldiak hobeto aukeratzen dituzte; izan ere, Zaragozako jokalari ohiak jokaldiei zentzua ematen die.

Erasoko jokoan ekarpena

Taldearen erasoko jokoa nabarmen hobetzen du Herrerak zelai erditik, eta Bielsak berak onartu zuen hori atzo, prentsaurrekoan.

Herrera berdegunean denean, Iturraspek lagunik onena du baloia jokatuta ateratzeko orduan, eta zelai erdiko taldekideek, Susaetak, De Marcosek eta Muniainek, beste ardura bat hartzen dute: arerioen defentsa zulatzen saiatu eta saiatu. De Marcosek eta Susaetak barnealdiak bilatzen dituzte, eta Munianek sakontasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X