Alavesek kinka larrian zegoen Valentziaren aurka talka egin du Mendizorrotzan (0-1)
Luis Rioja Alaveseko jokalari ohiak azken txanpan sartutako gol batek erabaki du norgehiagoka. Quique Sanchez Floresen taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ez du ia aukerarik izan. Horrela, Valentziak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gasteizen.
Angel Perez Alaveseko erdilariaren etsipena, seigarren jardunaldiko partidan zehar. Argazkia: EFE
Alavesek denboraldiko bigarren porrota jarraian jaso du Valentziaren aurka (0-1), Mendizorrotzan, EA Sports Ligako seigarren jardunaldian. Luis Rioja babazorro ohiak azken txanpan sartutako gol batek erabaki du neurketa. Quique Sanchez Floresen taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ez du ia aukerarik izan. Horrela, talde valentziarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du.
Partida Danjumak 16. minutuan sartutako golarekin hasi da, ondoren VARek baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo zegoelako. Valentziako jokalari nederlandarraren jaurtiketa, Javi Guerraren pasea jaso ondoren, zoragarria izan da, baina VARak jokoz kanpo zegoela ebatzi du, oso gutxigatik bazen ere. Susto aipagarriena izan da Alavesentzat partida hasiera hotz samarrean, erritmo falta nabariarekin.
20. minutuan, Antonio Blancok eta Javi Guerrak txartel horia ikusi dute, babazorroen area barruan, korner batean, ika-mika izan ostean. 22. minutuan abagune bat izan du Hugo Durok, baina Valentinik ondo estutu du, Valentziako aurrelariaren jaurtiketa kornerrera aldaratuz. Minutu bat geroago, korner horretan, Ugrinicek Sivera luzatzera behartu du.
Jarraian, Alavesen lehen jokaldi arriskutsua izan da, Lucas Boyeren bitartez, baina argentinarrak ez du errematean asmatu, Denis Suarezen pase ona jaso ondoren. 38. minutuan, Angel Perezen baloi irteera bikain batek eta ondorengo paseak ez dute saririk aurkitu Toni Martinezen oinetan. Nahiz eta aurrelari babazorroak kontrol bikaina egin, gehiegi gurutzatu du bere jaurtiketa Dimietriveskiren aurrean.
Jarraian, Angel Perezen beste barnekaldi bat hegaletik, eta bere erdiraketa ona ez du Ibañezek buruz baliatu. Lehen zatiaren luzapenean, Quique Sanchez Floresen taldeak bere aukerarik onena izan du, Angel Perezen jaurtiketa bat falta baten aldaratzean. Valentziako atezainak geldiketa bikaina egin du, eta aldaratzea Koskik buruz Dimitrievskiren eskuetara bidali du berriro.
Atsedenaldiaren ostean, bi entrenatzaileek aulkiak mugitu dituzte fruituren baten bila, bigarren zati nahiko eskas batean. Norgehiagokaren azken txanpan, 78. minutuan, Valentziak saria aurkitu du Javi Guerraren jokaldi apartan. Luis Riojak, minutu batzuk lehenago zelairatu den Alaveseko jokalari ohiak, sare barrura bidali du haren pasea, Siveraren irteera gaindituz. Horrela, Riojak Valentzia aurreratu du, baina jarraian zelaia utzi behar izan du min hartuta.
Oso gutxirekin Valentziak emaitza bere alde jarri du, eta Sanchez Floresen taldeari maldan gora jarri dio neurketa. Azken minutuetan Alaves saiatu da, baina jokoan ez du argitasunik izan. Valentziak kontraerasoan erabaki ahal izan du, eta pare bat abagune izan ditu, baina markagailua ez da gehiago mugitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez Flores: “Berriro lehiatzeko prest gaudela uste dut”
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astelehen honetan babazorroek Valentziaren aurka jokatuko duten partida aztertzeko (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.