Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Kolpea hartu ostean, berdegunean bertan artatu zuten, ospitalera eraman aurretik. Argazkia: EFE
Aitor Mañas babazorroak alta jaso du igande honetan, Racingen aurka Sardineron jokatutako partidan garuneko kommozioa egin ostean.
Harrobiko jokalariak galdu egingo ditu Alavesek Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak, eta denborak argituko du noiz itzuli ahalko den zelaietara.
Racingen aurkako partidan traumatismo kraneoentzefalikoa izan ondoren, Futbol Taldeetako Medikuen Espainiako Elkarteak burmuineko kommozio kasuetarako zehaztutako protokoloa abiatu zuten.