Alavesek Rayori Butarquen egingo dio bisita, bigarren jardunaldian
Azkenean, Leganesen futbol-zelaiak hartuko du Rayo Vallecanok etxean jokatuko duen lehen partida, abuztuaren 20an, babazorroen aurka, bi talde madrildarrek Madrilgo Gobernuaren bitartekaritzarekin egindako negoziaketen ostean.
Leganeseko Ontime Butarque futbol-zelaiaren kanpoaldea. Argazkia: Europa Press
Leganes taldearen Butarque futbol-zelaian jokatuko du Rayo Vallecanok etxean LaLigako lehen partida abuztuaren 20an, Alavesen aurka, Rayoko iturriek eta Leganesek berak astelehen honetan baieztatu dutenez.
Rayok Vallecasen jokatzea nahi zuen, eta, hori egin ezean, Burgoseko El Plantio planteatu zuen alternatiba gisa. Horrek Rayoko zaleen haserre handia eragin zuen, eta ohartarazi zuten ez zirela ia 250 kilometrora joango bere jokalariak animatzeko. Azkenean, talde madrildarrak Butarquen estreinatuko du ligako denboraldia, bi talde madrildarren artean, Madrilgo Gobernuaren bitartekaritzarekin, egindako negoziaketen ondoren.
Leganesek, hasiera batean, uko egin zion Rayoren eskakizunari, baina azkenean bere baldintzak malgutu ditu, bere jarraitzaleen eta taldearen interesak lehenetsiz. Leganesek Hypermotion Ligako lehen norgehiagoka etxeanabuztuaren 29an jokatuko du, Eldenseren kontra.
Joan den denboraldian Atletico Madrilen aurka gertatu zen bezala, Leganeseko 'erbesteratzea' Rayoren etxeko lehen partidarako baino ez da oraingoz; izan ere, hurrengo neurketarako, Racingen kontra (irailak 5), ez dago oraindik non jokatuko den zehaztuta.
Rayo-Alaves partida Butarquen jokatuko da, Madrilgo Gobernuak, Vallecas futbol-zelaiaren jabeak, Rayori barrutiaren emakida kentzea erabaki ondoren, instalazioan lanak egiten diren bitartean, "zelaiak segurtasun gabezia larriak dituelako".
"Leganesek, iragan denboraldian Rayo Vallecanok Ontime Butarquen jokatutako partidan gertatu zen bezala, lortutako diru-sarreren zati bat klubeko zale guztientzat oihartzuna duen ekimen batera bideratuko du", azpimarratu du talde madrildarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.