Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Alavesen entrenamendua, Ibaian. Irudia: Alaves Gloriosas
Alavesen emakumezkoen taldeak "etsipena" agertu du klubarekin F Ligara igotzeko sariak oraindik adostu ez dituelako.
Jokalariek Espainiako emakumezkoen futboleko maila gorenera itzultzea lortu zuten, eta Futpro elkartearen bitartez euren jarrera azaldu dute. Horrez gain, klubak F Ligara igotzeagatik sari kolektibo baten eskaerarekin egindako "kudeaketarekin oso haserre" agertu dira.
"2026ko urtarrilean, zentzuzkotzat jotzen genuen eskaera bat helarazi genion klubari, eta futbolean halako lorpen bat lortzen denean egin ohi denarekin bat zetorren", azpimarratu dute. Jakitun ziren "sari hori ez zela kontratuetan jasotzen", erantsi dutenez. Aitzitik, "horrelako aitortzak sarritan egiten dira, ahaleginaren eta lortutako arrakastaren sari gisa", gogorarazi dute.
ALAVESEN JOKALARIAK
Azken hilabeteetan aitzakiak eta isiltasuna jaso ditugu
Azken hilabeteetan "aitzakiak eta isiltasuna" jaso dituztela adierazi dute, "beharrezkoa ez zen ezegonkortasuna sortu da" eta "klubean mugarri historikoa izan den" jokalari taldearekiko begirune falta somatu dute.
Jaso zuten azken jakinarazpenak konponbide bat emateko epe berria ezartzen zuela gaineratu dute, baina jokalarien oharraren arabera, epe hori iraungita, "erantzunik eta konponbiderik gabe" jarraitu dute.
"Uste dugu legeaz haratago doala kontua: klub batek bere emakumezkoen taldearekin duen konpromisoa, ahalegin kolektiboarenaitortzarekin eta gizartera bidaltzen den mezuarekin, emakumezkoen futbola mugarri historikoak lortzen dituenean nola baloratzen den ikusteko", ohartarazi dute.
"Horrelako igoerak ez dira denboraldi guztietan lortzen, eta maila bereko erantzuna merezi du, atzerapen gehiagorik ez". "Gure ustez, lorpenaren neurriak azkar kudeatzea eta gardentasunez komunikatzea merezi zuen, eta ez orain arte jaso ditugun aitzakiak", salatu dute.
Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarra sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" etsita daudela azaltzea baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.