Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Lucas Boye bere bigarren gola ospatzen, Gironaren aurka. Argazkia: EFE
Lucas Boye Alaveseko aurrelari argentinarrak puntu bat erreskatatu du talde babazorroarentzat Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Talde gasteiztarra aurreratu da partida hasi eta berehala, Boyeren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Hala ere, arabarren aurrelariak berdinketaren gola sartu du partidaren amaieran.
Norgehiagoka hasi aurretik, Kosner Baskoniak merezitako omenaldia jaso du Mendizorrotzan, saskibaloi taldeak igandean Valentzian zazpigarren Errege Kopako irabazi ostean.
Baskoniako jokalari guztiek berdegunera salto egin dute Arabako zaleei Kopa eskaintzeko. Tadas Sedekerskis kapitainak eraman du garaikurra, eta beste kapitainak, Markus Howardek, ohorezko sakea egin du.
Alaves gogotsu atera da zelaira, Baskoniaren nortasunaz kutsatuta edo. Tenagliak ezker hegalera zabaldu du baloi bat, Youssef zegoen tokira, eta haren erdiraketa Lucas Boyek sare barrura bidali du.
Girona jota zegoen gola jaso ostean, baina Toni Martinezek ez du aprobetxatu area inguruan lapurtutako baloi bat bigarren gola sartzeko. Bere jaurtiketa harmailetara joan da.
Gironak bere hasiera kaskarra atzean utzi eta berdinketa lortu du ordu erdiko lehiaren ostean. Korner batean Vladyslav Vanatek buruz egin du banakoa, Witselek lehen zutoinean baloia ukitu ondoren.
Atsedenaldiaren ostean, Chacho-ren mutilek askoz gehiago bultzatu dute, eta Gazzanigaren ate inguruan ibili dira, baina ez dute markagailua mugitzea lortu nahiz eta hainbat modutan saiatu diren.
Alavesek erasoko presentzia galdu du pixkanaka, baina atzealdean sendo mantendu da Gironak entrenatzailearen aldaketekin hobera egin duenean. Kataluniako taldearen kalitatea agerian geratu da bigarren golean Ounahiren eta Viktor Tsygankoven arteko jokaldi bikainarekin. Kataluniarren beste jokalari ukrainarrak buelta eman dio markagailuari.
Hala ere, Lucas Boye berriro agertu da bere taldea erreskatatzeko, Vitor Reisekin lehia estuan asmatu duen gol batekin. VARak jokaldia aztertu eta berdinketa berretsi du 89. minutuan.
- Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Sivera; Otto, Tenaglia, Parada, Yusi; Angel Perez (Calebe, 76. min), Ibañez (Denis, 76. min), Antonio Blanco (Guevara, 89. min), Aleña (Mañas, 89. min); Toni Martinez eta Boye.
2 - Girona: Gazzaniga; Hugo Rincon, Arnau, Vitor Reis, Blind; Witsel, Ivan Martin (Echeverri, 61. min); Tsygankov (Stuani, 84.min), Lemar (Beltrán, 61.min), Bryan Gil (Frances, 84.min) eta Vanat (Ounahi, 68. min).
Golak: 1-0. 5. min: Boya. 1-1 31. min: Vanat. 1-2 73. min: Tsygankov. 2-2 89. min: Boyé.
Epailea: Cordero Vega kantabriarra. Txartel horia erakutsi die Toni Martinez (11. min) eta Yusi (49. min) babazorroei, eta Echeverri (76. min) eta Beltran (84. min) Gironako jokalariei.
Nabarmentzekoa: Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partida, 14.117 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.