Diabatek txapeldunaren aurka sartutako gol batek mailari eusteko bidean jarri du Alaves (1-0)
Quique Sanchez Floresen taldeak ezerezean utzi du ligako txapeldunaren erasoa. Lehen zatia bizi joan da, eta Ibrahim Diabatek aurretik jarri du talde babazorroa, azken jokaldian.
Ibrahim Diabate, Bartzelonaren aurka egindako gol garrantzitsua ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek 1-0 irabazi dio FC Bartzelona txapeldunari Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 36. jardunaldian. Diabateren gol batek arnasa eman dio talde babazorroari, mailari eusteko borrokan. Quique Sanchez Floresen taldeak ezerezean utzi du talde blaugranaren erasoa. Arabako taldeak garaipena lortu du orain dela 25 urteko UEFAko finalistak gogora ekartzeko elastikoa jantzita zuen egunean.
Ibrahim Diabatek abantaila eman dio talde babazorroari lehen zati elektrikoko azken jokaldian. Quique Sanchez Floresen taldeak blaugranen erasoari eutsi dio lehen zati osoan, Flicken jokalariek ez baitute abagune argirik sortu Antonio Siveraren ate aurrean.
Bigarren zatian, Diabate bigarren gola egitekotan izan da, buruz egindako erremate batekin, Rebbachen erdiraketa bikain baten ondoren. Szczesnyk luzatu behar izan du baloia urruntzeko, baina egia da burukada zehatzagoa eta, batez ere, indartsuagoa izan zitekeela. Boli Kostako aurrelariak azkarregi egiten du jauzi, eta ez du ongi neurtzen buruarekin astintzeko unea.
Ia jarraian, Flickek lehen aldaketak egin ditu, Pedri eta Ferran sartu ditu zelaian, eta Sanchez Floresek Denis Suarez eta Diabate golegilea kendu ditu, Aitor Mañas eta Pablo Ibañez zelairatzeko.
Arabar taldeak partidan sendo jarraitu du, eta Guridik baloia zutoinera bidali du 72. minutuan, baina jokaldia baliogabetu dute, Angel Perez jokoz kanpo zegoelako.
Norgehiagokako azken 20 minutuetan Bartzelonak erasora jo du, berdinketaren bila, eta Alaves haren zelaian sartu du. Talde babazorroa defentsan ezin hobeto aritu da azken minutuetan, eta garaipen garrantzitsua lortu du mailari eusteko bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.