Alavesi bi aldiz berdindu dio partida 10 jokalarirekin aritu den Getafek (2-2)
Alavesek bi puntu oso garrantzitsu utzi ditu Getafen, betako taldearekin 2-2 eginda. Getafek ia ordubete eman du 10 jokalarirekin jokatzen, epaileak Cuenca atzelariari txartel gorri atera ostean, baina arabarrek ez dute jakin egoera horri etekina ateratzen.
Etxeko taldea partida irabaztera atera da zelaira, Alaves hasieratik estutu du, baina Cuenca kaleratu dutenean, errendimenduak behera egin du.
Momentu horretan arabarrek aurrera pausoa eman dute, eta Lejeunek gola egin du baina epaileak baliorik gabe utzi du frantziarra jokoz kanpo egon delako. Handik gutxira, atsedenaldiaren atarian, Gonzalo Escalantek baloia Getaferen atean sartu du. Hasiera batean jokoz kanpokoa adierazi du epaileak, baina VAR sistemaren bitartez jokaldia aztertu ostean, Mendilibarren taldearen gola ontzat eman du.
Quique Sanchez Floresen jokalariak banakoaren bila joan dira eta partida berdintzea lortu dute. Enes Unalek egin du gola, eta erakustaldia eman du bigarren zatian. Hala ere, arabarrak aurretik jarri dira berriro ondorengo jokaldian, Edgar Mendezen golarekin.
Ordu laurden iraun die poza gasteiztarrei, Unalek etxekoen bigarrena egin baitu 72. minutuan.
Jokalari bat gutxiagorekin jokatu arren, Getafe garaipena lortzen saiatu da eta Alaves estu eta larri aritu da azken minutuetan. Azkenen, puntu bana Alaves eta Getaferentzat.
Fitxa teknikoa
2.- Getafe: Soria; Damián (Óscar, 62. min), Djené, Mitrovic, Cuenca, Olivera; Aleñá (Juan Iglesias, 70. min), Arambarri, Maksimovic; Sandro (Borja Mayoral, 62. min) eta Enes Ünal (Jaime Mate, 93. min).
2.- Alaves: Pacheco; Tenaglia, Laguardia, Lejeune, Duarte; Pina (Pons, 90. min), Escalante; Édgar Méndez (Manu Vallejo, 72. min), Loum (Pellistri, 85. min), Rioja; eta Joselu.
Golak: 0-1, 45. min+1 Escalante; 1-1, 55. min: Enes Ünal; 1-2, 56. min: Édgar Méndez; 2-2, 72. min: Enes Ünal.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchez Flores: “Berriro lehiatzeko prest gaudela uste dut”
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astelehen honetan babazorroek Valentziaren aurka jokatuko duten partida aztertzeko (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatu gara, baina ez du eman"
Alaveseko entrenatzaileak Racingen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du (2-1) larunbat honetan, EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partidan. Oso partida parekatua izan dela nabarmendu du, eta xehetasun txikiengatik erabaki dela.
Alavesek estropezu egin du Racingen aurka (2-1)
Alavesek 2-1 galdu du Racingen aurka Sardineron, Koskiren golari esker markagailuan aurrea hartu duen arren. Zabirik buelta eman dio markagailuari, 2 gol eginda. Aitor Mañasek kolpe gogorra hartu du buruan, eta esku-ohean atera dute zelaitik.
Quique Sanchez Flores: “Gure aurkarien estadioetan jokatzeko ahalmena badugula erakutsi behar dugu”
Alavesek Racingen aurka jokatuko du larunbat honetan El Sardineron. Talde babazorroak bolada onari eutsi nahi dio, eta horretarako etxetik kanpo lehiatzeko ahalmena erakustea ezinbestekoa dela adierazi du Quique Sanchez Flores entrenatzaileak.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.