Sevilla Alaves baino gehiago izan da Sanchez Pizjuanen (2-0)
Sevilla Alaves gehiago izan da Sanchez Pizjuanen europako postuetako lehian jokatutako partidan. Etxekoek aukera ugari eta argiak izan dituzte, gasteiztarrak atzean sartuta izan diren bitartean.
Arabarrak presioa egiten saiatu diren arren, ez dute aurrera egiteko bidea aurkitu,nahikoa lan izan dute Sevillaren erasoei eustearekin.
Abelardoren taldeak aukera argi bakarra izan du lehen zati osoan. 33. minutuan, Simon Kjaer danimarkarrak baloia aldaratzerakoan huts egin du eta Callerik jaurti egin du, baina Juan Sorianok erantzun bikaina eman dio.
Gola zortzi minutu geroago iritsi da, baina etxeko taldearen alde. Roque Mesak egin du, Sarabiak emandako pasea bikain aprobetxatuta. Gol ederra sartu du Sevillako jokalariak.
Bigarren zatian, egoera ez da aldatu. Arazo handiak izan dituzte arazoan eta Sevillak partida kontrolpean izan du denbora osoan. Errematean finago ibiltzea falta izan zaie golen bat gehiago lortzeko.
Sarabiak partida erabakita utzi du
80. minutuan, eta Alavesen zelaian baloia lapurtu ostean, Ben Yedderrek pasea eman dio Sarabiari eta honek Pacheco gainditu du, bigarren gola egiteko. Partida ia erabakita utzi du Sevillako jokalariak.
Alavesek aukerak izan ditu aldea murrizteko, baina markagailua ez da aldatu. 2 eta 0, andaluziarrag nagusi.
Fitxa teknikoa
2 - Sevilla: Juan Soriano; Jesús Navas, Kjaer, Carriço, Escudero; Sarabia, Gonalons, Roque Mesa (Rog, 72. min), Franco Vázquez (Promes, 86. min); Ben Yedder eta Munir (André Silva, 82. min).
0 - Alaves: Pacheco; Martín Aguirregabiria, Laguardia, Ximo Navarro, Duarte; Inui (Twumasi, 67. min), Pina (Darko Brasanac, 75. min), Wakaso, Jony; Calleri (Guidetti, 75. min) eta Borja Bastón.
Golak: 1-0, 41. min: Roque Mesa. 2-0, 80. min: Sarabia.
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesen utzita egon diren Calebe, Diabate eta Pachecok ez dute klubean jarraituko
Talde babazorroak "bere profesionalasuna eta konpromisoa" eskertu nahi izan die jokalariei.
Ville Koski Alaveseko jokalaria izango da 2031ra arte
Finlandiako nazioartekoak Gasteizekin duen lotura luzatu du, kirol zuzendaritza eta talde teknikoa "eguneroko lan eta diziplinarekin" konbentzitu ostean.
Raul Fernandez atezainak Alaves utziko du
Bilbotarra, 38 urtekoa bera, 2025-2026 denboraldian aritu da Gasteizko klubean; bertan, Antonio Siveraren ordezkoa izan da.
Protesonik 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Uruguaiko jokalariak lau denboraldi daramatza Gasteizen, eta 105 partida ofizial jokatu ditu.
Jon Guridik Alaves utzi du, Sevillan jokatzeko
Erdilari gipuzkoarrak lau denboraldi egin ditu Arabako taldean, 148 partida ofizial jokatuta.
Alavesek Andrea Estebanen kontratua 2027ra arte luzatu duela iragarri du
Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.
Alavesek Mendizorrotzan jokatuko du etxeko talde gisa Moeve Ligan
Gasteizko taldea goreneko mailara igo da, eta, hortaz, Ibaia utzi eta Mendizorrotzan jokatuko du; neurketa batzuetan izan da bertan.
Asun Gorospe zale babazorro ospetsua zendu da, 88 urte zituela
Txikitatik, ia futbol-zelai guztietan babestu du bere taldea, osasunak horretarako aukera eman dion arte. Jarraitzaile arabarrak harreman estua izan zuen talde babazorroko jokalari askorekin.
Sergio Fernandez: “Gure asmoa da ez galtzea hazteko aukera ematen digun aktiborik”
Alaveseko kirol zuzendariak, asteartean, agerraldia egin du, komunikabideen aurrean, amaitu berri den denboraldiaren balantzea egitea helburu; Sergio Fernandezek, 2029ra arte berrituta, talde babazorroaren hainbat jokalariren egoera izan du hizpide.
Alavesek 2029ra arte berritu dio kontratua Sergio Fernandezi
Klub babazorroak astearte honetan iragarritakoaren arabera, kirol zuzendariak beste hiru denboraldiz luzatu du erakundearekin duen lotura.