Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Patrick Twumasi jokalaria fitxatu du, lau denboraldirako

Talde arabarrak egiten duen laugarren fitxaketa da. Twumasik 29 partida jokatu ditu FC Astanarekin, eta 18 gol egin ditu.
Twumasi, urdinez, Vila-realen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Twumasi, urdinez, Vila-realen aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

Alavesek Patric Twumasi Ghanako jokalaria fitxatu du, lau urterako, FC Astana taldetik.

24 urteko jokalaria gasteiztarrek egiten duten laugarren fitxaketa da, eta Ghanan jaiotako bigarrena, Mubarak Wakasoren ostean.

Kazakhstaneko taldean 29 partida jokatu ditu aurreko denboraldian, 15 bertako ligan eta 14 Txapeldunen Ligako eta Europa Ligako sailkatze faseetan.

Guztira, hegalekoak 18 gol egin ditu hiru txapelketetan, eta horri esker hiru partida jokatu ditu Ghanako selekzioarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X