Alaves, Kopatik kanpo, penaltietan galdu ostean
Penalti jaurtiketetan primeran aritu den Jaume Domenech Valentziaren atezainak eman dio Kopako finalerdietarako txartela bere taldeari Alavesen aurka. Kanporaketa berdinduta heldu da arauzko denbora bukatu denean (2-1), eta norgehiagoka luzapenera joan behar izan da, eta handik penaltietara sailkapena nork eskuratu behar zuen erabaki ahal izateko.
Alavesekoak bi aldiz aurreratu dira markagailuan 15 minuturen buruan, zeinetan norgehiagokako hiru golak sartu dituzten. Lehendabizi Munirrek etxekoak aurreratu ditu (1-0); ondoren, Santi Minak berdinketa igoarazi du markagailura (1-1). Azkenik, partidaren azken txanpan, Ruben Sobrinok kanporaketa berdindu duen gola egin du (2-1).
Dena den, lehiako lehen abagunea Valentziak izan du, Dani Parejok ateratako korner batean. Baloia atera zihoan, eta Antonio Siverak ukabilak erabili behar izan ditu baloia aldentzeko.
Valentziarrak partidan agintzeko asmoz zelairatu dira, baina ondo kokatuta egon den Alavesek hainbat baloi lapurtu eta aurkariaren bizkarra bilatu du etengabean.
22. minutua bete denean, partida geratu egin da Gabriel Paulista Valentziakoen atzelaria lesionatu eta aldatu egin behar izan baitu Marcelino Toral entrenatzaileak. Ezequiel Garay argentinarra atera du min hartuta zelaitik atera den defentsa brasildarren ordez.
Markagailua hutsean iritsi da atsedenaldira, nahiz eta Alavesek bisitarien atzeko lerroan egonezina sortu duen zenbait aldiz, baina eraginkortasunik gabe.
Aldageletatik bueltan, Abelardoren mutilak Valentziaren atea begitan hartuta bueltatu dira berdegunera, eta horren adierazle izan da Ruben Sobrinok ezkerreko hegaletik korrikaldia egin ostean atera duen jaurtiketa, Valentziaren atetik gora joan dena.

Dani Torres Guedesen barneraldia oztopatu nahian. Argazkia: EFE
Gasteiztarrak euren une gozoa aprobetxatzen saiatu dira, baina Domenechen geldituekin egin dute topo. Gainera, 57. minutuan, epaileak Guidettik sartutako gol bat baliogabetu du, aurretiaz falta egiteagatik.
Haatik, Marcelinorenek etxekoen oldarraldiei eutsi diete, eta erasokorrago jardun dute bigarren zatiak aurrera egin ahala. Modu horretan, 69. minutuan, bi aukera garbi izan dituzte: lehendabizikoa, Guedesen oinetan; bigarrena, are argiagoa, Kondogbiak langaren aurka bota duenean.
Handik gutxira, 72an, Alavesek bere ekinaren saria topatu du zelairatu berria zegoen Munirren burukada baten bidez. Aurrelariak Rodrigo Elyren erdiraketa probestu du etxekoak aurretik jartzeko.
Hala ere, gutxi iraun du pozak Mendizorrotzan; izan ere, Santi Minak ez du barkatu etxekoek atzealdean egin duten huts batean berdinketa egiteko, eta, bide batez, bere taldea berriro ere kanporaketan agintzen jartzeko.
Gasteiztarrek, ordea, ez dute etsi eta kanporaketa berdindu duen gola lortu dute 86. minutuan, Ruben Sobrinoren eskutik.
Valentzia itsu-itsuan joan da erasora luzapena saiheste xedearekin, baina ezin izan dute etxekoen defentsa-lana gainditu. Horrenbestez, kanporaketak beste 30 minutu izan ditu jokatzeko.
Luzapenari ekin aurretiko atsedenalditxoa eta gero, partidako erritmoa jaitsi egin da eta batak zein besteak ez dute arrisku gehiegirik hartu nahi izan.
Hala, norgehiagoka penalti-jaurtiketetara heldu da, eta bertan Valentzia eraginkorrago agertu eta finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
Alaves 2: Sivera, Martín, Laguardia, Ely (Demirovic, 84. min), Duarte; Tomás Pina, Dani Torres; Ibai Gómez (Hernán Pérez, 70. min), Sobrino, Pedraza; eta Guidetti (Munir, 70. min).
Valentzia 1: Jaume, Montoya, G. Paulista (Garay, 22. min), Rubén Vezo, Gayà; Kondogbia, Parejo, Maksimovic (Mina, 76. min), Guedes; Zaza eta Vietto (Rodrigo, 58. min).
Golak: 1-0, 72. min: Munir. 1-1, 77. min: Santi Mina. 2-1, 86. min: Sobrino.
Penaltis: 1-0: Pina, gola. 1-1: Rodrigo, gola. 1-1: Pedraza, Jaumek gelditu du. 1-2: Mina, gola. 1-2: Hernán Pérez, Jaumek geratu du. 1-2: Kondogbia, Siverak geratu du. 2-2: Munir, gola. 2-3: Gayá, gola. 2-3: Sobrino, kanpora.
Epailea: Álvarez Izquierdo. Txartel horiak: Torres, Pedraza, Munir, Pina eta Duarte (Alaves); Maksimovic, Vezo, Kondogbia, Parejo, Guedes eta Santi Mina (Valentzia).
na (Valentzia).Zure interesekoa izan daiteke
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.