Alaves salbazio postuetara gerturatu da Las Palmasi irabazita
Alavesek 2-0 irabazi dio Las Palmasi Mendizorrotzan eta garaipen garrantzitsua lortu du mailari eusteko aurkari zuzenaren kontra. Hiru puntu hauei esker, Arabako taldeak 12 puntu ditu, eta oraindik jaitsiera postuetan dagoen arren (18. postuan), salbazio postuetatik oso gertu dago. Bi neurketa zuzendu dizkio Aberlardok Alavesi eta bietan garaipena eskuratu du Gasteizeko taldeak.
Bikain ekin dio partidari Alavesek; gogotsu, erasokor eta baloiaren jabe izanez. Lehen minutuetan, bi taldeetako batek ere ez ditu abagune argiak sortu, baina 20. minututik aurrera etorri dira gol-aukerak eta ia denak etxeko taldeak izan ditu. Munirrek izan du lehen abagunea eta bere errematea kanpora joan da oso gutxigatik. Lehen abagunearen ostean, 24. minutuan, Munirrek beste jaurtiketa bat egin du, Lizoain atezainak desbideratu eta Ibai Gomezek 1-0ekoa sartu du, aldaratzea sare barrura bidalita. Laugarren gola sartu du Ibaik bi partidatan. Gola sartu ostean, areagotu egin da Alavesen nagusitasuna eta 28. minutuan bigarren gola sartzeko abagunea izan du; Ibairen jaurtiketa, ordea, atezainak harrapatu du. Neurketa kontrolpean izan du Alavesek lehen zatian, baina Duarteren huts bat garesti ordaindu ahal izan du. Alaveseko defentsak baloia aldendu beharrean Oussama Tannaneri ostikoa jo dio area barruan, penaltia argia izan da, baina epaileak ez du ezer adierazi, etxeko taldearen mesederako. Neurketako 35. minutuan, Las Palmaseko atezainak Ibai Gomezek egindako beste jaurtiketa bat gelditu du, eta atsedenaldira iritsi orduko, Pacheco atezainak desbideratu egin du Oussama Tannaneren falta jaurtiketa arriskutsua.
Bigarren zatiari ere nagusitasunez ekin dio Abelardok zuzentzen duen taldeak eta sortu duen lehen abagunean gola sartu du. Pedrazak erdiraketa egin du hegaletik eta Munirrek sare barrura bidali du errematea (2-0), Lizoain atezainari eta Lemosi aurrea hartuta. Partida guztian bezala, etxeko taldeak nagusi izaten jarraitu du, eta gol gehiago sartzeko aukerak sortu ditu. Alexisek zutoinera bidali du jaurtiketa 64. minutuan, sei minutu beranduago Lizoain atezainak Arabako taldearen gola eragotzi du Maripanen erremateari erantzun bikaina emanda, eta 73. minutuan Munirrek abagune nabarmena huts egin du atea hutsik egon dela, baloia kanpora botata. Neurketako 79. minutuan Munirrek beste abagune bat izan du, baina behartuta egin du errematea eta Las Palmaseko atezainak arazorik gabe gelditu du. 80. minutuan Christian Santos zelairatu da Munirren ordez eta Venezuelako aurrelariak abagune bikaina izan du berdegunera sartu bezain laster; area barruan egin duen errematea, ordea, gutxigatik kanpora joan da, atezainak ukitu ostean. Las Palmasek ezer gutxi egin du erasoan. Lehen zatian falta jaurtiketa baten bitartez sortu du abagune bakarra eta bigarrenean ere berdin gertatu zaio. Neurketako 88. minutuan falta maisuki jaurti du Lemosek eta baloia oso gutxigatik kanpora joan da. Kontuak kontu, Alavesek ez du sufritu azken minutuetan eta hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira.
Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Pacheco; Martin, Alexis, Maripan, Duarte; Ibai Gomez, Pina (Torres, min. 68), Manu Garcia, Pedraza; Burgui (Medran, min. 76) eta Munir (Santos, min. 81).
0 - Las Palmas: Lizoain; Míchel Macedo, Lemos, Ximo, Dani Castellano; Javi Castellano, Vicente Gomez (Hernan Santana, min 77); Oussama (Hernan Toledo, min.67), Jonathan Viera, Remy; eta Calleri.
Golak: 1-0, m. 23: Ibai Gomez. 2-0, m. 55: Munir.
Epailea: David Medie Jimenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.
Quique Sanchez Flores: “Garaipenetik eurek baino gertuago egon garen sentsazioarekin goaz"
Alaveseko entrenatzaileak aitortu du taldea ez dagoela erabat gustura Rayo Vallecanoren aurka lortutako berdinketarekin. Madrilgo taldea Sergio Cabellok 48. minutuan egindako golarekin aurreratu da; markagailuan berdinketa jarri duen gola, berriz, Marianok egin du, 84.ean.
Marianok berdinketa eman dio Alavesi Rayoren aurka (1-1)
Alavesek markagailua berdindu du partidaren azken txanpan, Marianok Rayok defentsan egindako akats bat aprobetxatu eta gola sartu duenean.
Alaves haserre agertu da Rayok bere zaleentzako sarrerak ukatu dizkiolako
Talde gasteiztarrak "erabat" errefusatu du talde madrildarraren tesia, eta, bereziki, une oro Arabako zaleen presentzia gaur gaueko partidan errazteko prestutasun eta lankidetza handia egon delako baieztapena.
Moussa Diarra, Al Wahda FC taldera
Lehen taldearekin 32 partida ofizial jokatuta, Maliko atzelariak Arabiar Emirerrietan jarraituko du bere kirol ibilbidea.
Sanchez Floresek ez du nahi Rayok bizi duen egoera bereziak Alavesen aurka jokatzea
"Azkenean Madrilen jokatzen ari dira, euren zaleak eurekin egongo dira, eta aurkariari sakatzen dioten jarraitzaleak dira", ohartarazi du entrenatzaile babazorroak. Rayo Vallecanok partida atzeratzea eskatu du, baina LaLigak ez du eskaera hori onartu, eta neurketa Butarquen jokatuko da.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.