Alavesek ez du arazorik izan kanporaketa gainditzeko, Getaferi 3-0 irabazita
Alavesek Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du ostegun honetan Getaferi erraz irabazita (3-0). Gasteiztarrak, horrenbestez, lau euskal taldeen artetik aurrera egin duen bakarra izan da, Eibar (asteartean), Athletic eta Reala (asteazkenean) txapelketatik kanpo geratu baitira.
Munirrek eta Bojanek jarri dituzte jokoa eta golak Mendizorrotzan Javier Cabelloren itzuleran. Bartzelonako aurrelari ohiak elkarrekin zelairatu ditu valentziarrak, denboraldi honetan lehen aldiz, eta berebiziko garrantzia izan dute gasteiztarrak datorren asteartean egingo den Kopako hurrengo kanporaketaren zozketan egon daitezen.
Cabellok ordezko ugariz osatutako hamaikakoa zelairatu du, eta Martin izan da berritasun nagusia, bigarren taldeko eskuin hegaleko jokalaria, hain zuzen ere.
Alavesek oso goiz lortu du bere saria; izan ere, hirugarren minuturako aurretik zen, Munirrek sartutako gol bati esker. Aurrelariak ezker hegaletik Burguik egindako erdiraketa ona aprobetxatu du baloia sarera bidaltzeko.
Gol horrekin, Alavesek biko abantaila zeukan, joaneko norgehiagokan 0-1 nagusitu baitzen Alfonso Perez zelaian.
Gerora, lehen zatiaren erdialdean, Bojan arduratu da partida eta kanporaketa erabakita utzi dituen gola egiteaz.
Bigarren zatian, Getafe oldarkorrago zelairatu da, baina etxekoak ez dira atzean sartu, eta Alavesek hirugarrena egin du. Munirren eta Bojanen artean egin duten jokaldi batean, Munirrek bere bigarrena sartu du.
Madrildarrak azken unera arte saiatu dira gol bat egiten, baina ez dute zorroztasunik izan.
Fitxa teknikoa:
Alaves: Sivera; Martín, Rodrigo Ely, Diéguez, Pedraza; Ibai (Enzo, 73. min), Dani Torres, Medrán (Manu, 66. min), Burgui; Burgui, Ibai; Munir (Santos, 73. min) eta Bojan.
Getafe: Martínez; Molinero, Juan Cala (Bruno, 46. min), Gorosito, Antunes; Álvaro Jiménez, Sergio Mora, Mauro Arambarri (Dani Pacheco, 59. min), Fajr; Portillo (Ángel, 59. min) eta Amath.
Golak: 1-0, 3. min: Munir. 2-0, 31. min: Bojan; 3-0, 69. min: Munir.
Zure interesekoa izan daiteke
Koskik 2031ra arte jarraituko du Alavesen
Alavesek Ville Koski aurkeztu du Mendizorrotzan. Duela gutxi egin zuen ofizial hurrengo bost denboraldietarako fitxatu zuela. Erdiko atzelari finlandiarra neguan iritsi zen, eta ordutik ligan soilik 5 neurketa jokatu bazituen ere, emandako maila ona ikusita, talde babazorroak 2031ra arte sinatzea erabaki du.
Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”
Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).
Unai Roperok utzita jokatuko du hirugarren denboraldia jarraian, oraingoan Racing Ferrolen
Ibaiako harrobiaren aurrelari gasteiztarra Herculesen aritu zen utzita joan den denboraldian. Era berean, duela bi denboraldi Eldensen jokatu zuen utzita.
Alavesek lehenengo lan saioa egin du Ibaian
Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldeak lehen entrenamendua egin du asteazken goizean. Hilaren 18an, Guardian, talde babazorroak bere lehen lagunartekoa jokatuko du, Eibarren aurka.
Protesoni: “Eskaintza batzuk entzun dira, baina ez nuen Gasteiztik alde egin nahi"
Atzelari uruguaitarrak 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin. Protesonik prentsaurrekoan adierazi duenez, "Quiquek (Sanchez Flores), iritsi denetik, konfiantza handia eman dit".
Alaves lanean hasi da, eta lehen azterketa medikuak burutu ditu
Multzoka, Gasteizko taldeko jokalariei mediku azterketak egiten hasi zaizkie. Asteazkenean izango du Alavesek denboraldiaurreko lehenengo entrenamendua.
Alavesek Oltra fitxatu du Sanchez Floresen laguntzaile gisa, lantalde teknikoa sendotzeko
Prestatzaile valentziarrak ibilbide luzea du aulkietan. Oltrak Huesca, Levante, Tenerife, Deportivo A Coruña, Kordoba, Granada, Recreativo de Huelva eta Eldense zuzendu ditu, besteak beste.
Itziar Gastearena, Elene Errasti, Jimena Vicario, Raquel Gil eta Vicky Chicak ez dute Alavesen jarraituko
Gastearena bi arotan izan da talde babazorroan. Errastik talde gasteiztarra utziko du bost denboraldiren ostean. Vicario eta Gil duela bi denboraldi iritsi ziren Alavesera, eta Chica joan den udan heldu zen Arabako hiriburura.
Aitor Mañasek 2030era arte berritu du Alavesekin, eta lehen taldera egin du jauzi
Aurrelari madrildarra aurreko denboraldian iritsi zen Gasteizera, Deportivo Aragon taldetik, Aragoiko bigarren taldean denboraldi bikaina egin eta gero.
Alavesen utzita egon diren Calebe, Diabate eta Pachecok ez dute klubean jarraituko
Talde babazorroak "bere profesionalasuna eta konpromisoa" eskertu nahi izan die jokalariei.