Jokalari berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Fernando Garcia, 'Nando', fitxatu du

Aurreko denboraldian, valentziarra Oviedon aritu zen: 32 partida jokatu eta bi gol egin zituen.
Nando. Argazkia: @alaves.
Nando. Argazkia: @alaves.

Fernando García Puchades "Nando" jokalariak Alavesen jokatuko ditu hurrengo hiru denboraldiak.

23 urteko jokalariak eskuineko hegalean jokatzen du eta valentziako harrobiko taldeetan aritu da.

Iragan denboraldian, Nandok Oviedon jokatu zuen, 32 partida jokatu eta bi gol egin zituen.

Alavesek beste bi edo hiru jokalari fitxatzeko asmoa dauka, irailaren 1ean fitxaketen merkatua itxi arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X