2017-2018. denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek 17.000 abonatuak gainditu ditu, marka historikoa klubarentzat

Arabako klubak jakinarazi du, Polikiroldegi eta Cervantes harmailak "beteta" daudela, eta Preferentziako Tribuna "betetzear" dagoela.
Ruben Sobrino. Argazkia: EFE
Ruben Sobrino, bere aurkezpenean Alaveseko abonuarekin. Argazkia: EFE

Alaveseko abonatuen kanpainak martxan jarraitzen du, baina astearte honetan 17.000 abonatuak gainditu ditu. Klubak jakinarazi duenez, 17.055 abonatu ditu une honetan, marka historikoa.

Klubak gaineratu du, Polkiroldegi eta Cervantes harmailak "beteta" daudela jada, eta Preferentziako Tribuna "ia beteta" dagoela. Hau dela eta, 2017-2018. denboraldian Alavesek 3.000 sarrera baino gutxiago jarri ahalko ditu salgai Mendizorrotzako partidetan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X