Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves-Bartzelona, final historikoa

Errege Kopako finala Bartzelonaren kontra jokatuko du maiatzaren 27an Alavesek Mendizorrotzan Celtari 1-0 irabazi eta gero. Talde katalana titulu gehien dituena da.
alaves semifinal copa kopa EFE
alaves semifinal copa kopa EFE

Egun handia, egun historikoa Alavesentzat. Gasteiztarrek Kopako finala jokatuko dute Bartzelonaren kontra Celtari 1-0 irabazi ondoren.

Theo Hernandez alavesPartidako lehen minutuetan Gaizka Toquerok izan zuen lehen gol abagunea, baina hortik aurrera Celtarentzat izan zen baloia eta aukera garbienak. 13. minutuan Iago Aspasek gutxigatik ez zuen egin gola; sei minutu beranduago, halere,  Ibaik faltaz langara bidali zuen baloia.

26. minutuan, Theoren hutsean Aspak berriro ere areaz kanpotik jaurti eta gutxigatik joan zen baloia langatik gora. Hutseko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia Mendizorrotzan.

Bigarren zatiko lehen minutuak Alavesentzat izan ziren, nahiz eta joko oso ona egin ez, aurrera pausoa ematea erabaki zuten. 64. minutuan Sergiok geldiketa ona egin zuen Ibairen jaurtiketan eta bi minutu geroago Deyversonek bere oinetan izan zuen gola, baina jaurtiketa oso txarra egin eta baloia kanpora joan zen.

82. minutuan Toquero ordezkatu zuen Edgarrek jokaldi bikainean egin zuen Alavesen gola eta finalerako txartela.

HAMAIKAKOA

ALAVES: Pacheco; Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Llorente, Camarasa, Manu, Ibai (86' Vigaray); Toquero (78' Edgar Mendez, 94' Alexis) eta Deyverson.

CELTA: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Marcelo Diaz (82' Guidetti), Radoja, Tucu; Wass, Aspas eta Bongonda (73' Sisto).

GOLA:

1-0, 82' Edgar

Deyverson Silva Alaves

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X