Kolonbia final-hamaseirenetan da, Panama kanpoan geratu da eta Ingalaterrak husna berdindu du Ghanaren aurka
Kolonbiarrek 1-0 irabazi diote Kongoko Errepublika Demokratikoari; Kroaziak, 0-1 Panamari, eta Ingalaterrak golik gabe berdindu du Ghanaren aurka.
Daniel Muñozek 76. minutuan sartutako golak garaipena eman dio astearte honetan Kolonbiari, Kongoko Errepublika Demokratikoari 1-0 irabazita. Hartara, Munduko Futbol Txapelketako final-hamaseirenetarako sailkapena lortu du, K multzoko lehen postuan, behin-behinean, sei punturekin.
Muñoz Crystal Palace Ingalaterrako taldeko jokalariaren gola hegoamerikarren nagusitasunaren aitortza izan da. Kongoko taldea berdinketaren bila lanean aritu da, eta 91. minutuan gertu ibili den arren, Vargas atezainek Nathanael Mbukuren errematea geratu du.
Kroaziako selekzioak, bestalde, bizirik jarraitzen du lehian, astearte honetan, Ante Budimir Osasunako jokalariaren gol batekin, Panamari 0-1 irabazi eta gero.
Kroaziarrak historia egin du, Munduko Txapelketa batean bere lehen gola sartu zuelako, eta futboleko txapelketa garrantzitsuenean jokatzen duen Nafarroako taldeko lehen jokalaria izan delako.
Era berean, L multzoko bigarren jardunaldiak golik gabeko berdinketa utzi du Ingalaterra eta Ghanaren artean. Foxborougheko Gillette Stadiumen (Massachusetts), erritmoa motela izan da hasieratik. Ingelesek gidatu dute neurketa, eskuin hegaletik, batez ere, Noni Maduekeri esker. Declan Ricek ere izan du aukera ordu laurdenera, baina jaurtiketa gora joan zaio.
Asteazken honetan, A, B eta C multzoetako lehen faseko hirugarren jardunaldia jokatuko dute. B taldeko selekzioek jokatuko dute lehenik, 21:00etan: Bosnia-Qatar eta Suitza-Kanada. Gauerdian, C multzokoen txanda izango da: Maroko-Haiti eta Eskozia-Brasil. Azkenik, A taldeko bi norgehiagokek itxiko dute eguna, goizaldeko 03:00etan: Hegoafrika-Hego Korea eta Txekia Errepublika-Mexiko.