MUNDUKO TXAPELKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristianok bi gol sartu ditu eta Portugalek lehen garaipena lortu du, Uzbekistanen aurka (5-0)

Funchaleko aurrelaria da sei Munduko Txapelketatan gola sartu duen lehen futbolaria. Nuno Mendesek, Abduvohid Nematov atezainak bere atean sartutako gol batek eta Rafael Leaok egindako gol batek osatu dute portugaldarren aldeko gol-zaparrada.

HOUSTON (EEUU), 23/06/2026.- El defensa portugués Nuno Mendes (2d) celebra tras anotar el segundo gol del equipo durante el partido del Grupo K del Mundial 2026 que disputan las selecciones nacionales de Portugal y Uzbekistán en el estadio Houston (EEUU). EFE/ Kenneth Fernández

Portugalgo jokalariak, Nuno Mendesek faltaz sartutako goloa ospatzen. Argazkia: EFE

Cristiano Ronaldok logika inposatu du gaur eta Portugalen alde aurpegia eman du Munduko Kopako lehen garaipena eskuratzeko, Uzbekistani 5-0 irabazita, Houstonen. Gainera, Funchaleko aurrelari ospetsua sei Munduko Txapelketatan gola sartu duen lehen fubolaria da.

Bere selekzioaren inguruan astebeteko ekaitza izan ondoren, estreinakoan Kongoren aurka bana berdindu ostean, CR7k zelaian erantzun du, eta dagoeneko 975 gol sartu ditu bere ibilbidean. Gaurko garaipenari esker, Portugalek bere esku du K multzoko lehen postua lortzea, ekainaren 27an, Miamin, Kolonbiaren aurka jokatuko duen norgehiagokan.

Nuno Mendesek, Abduvohid Nematov atezainak bere atean sartutako golak eta Rafael Leaok egindakoak osatu dute Portugalgo taldearen aldeko gol-zaparrada.

Cristiano Ronaldok asko ospatu du bere aurreneko gola, Abduvohid Nematov atezaina bolea indartsu batekin gainditu ondoren, seigarren minutuan. Joao Cancelok eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat aprobetxatu du Funchaleko aurrelariak. NRG Stadiumeko 68.000 ikusleren baino gehiagoren poza eragin duen 1-0ekoa izan da.

Kongoren aurka ez bezala, Portugalek zuzen jokatzen jarraitu du. Emaitza? Beste bi gol eta partida erabakita, atsedenaldian.

17. minutuan, Nuno Mendesek 2-0ekoa jarri du markagailuan. Kamerek Cristiano Ronaldoren gainean jarri dute arreta, 17 metroetatik baloia berak astindu behar zuelakoan. Baina Nuno Mendesek ezkerrez indartsu jaurti eta Nematov Uzbekistango atezaina bigarrenez gainditu du. Hidratazio-etenaldiaren ondoren, CR7k bere bigarren gola egin du 38. minutuan, eskuinarekin, Bruno Fernandesen asistentzia baliatuta.

Portugalek baloiaren agintea izan du eta abantaila ezin hobeto kudeatu du. Cristianok bre hirugarren gola egiteko aukera izan du, baina ez du asmatu. Segidan, hurrengo kornerrean, Nematovek bere atean sartu du baloia, area txikian errebote batzuk izan ostean.

4-0ekoak formaltasun bihurtu ditu azken minutuak Portugalentzat. Martinezek Francisco Conceição, Trincao, Rafael Leao eta Bernardo Silva Real Madrileko jokalari berria zelairatu ditu, eta Cristiano zelaian utzi du 90 minutuetan, bigarren partida jarraian.

Portugalek nahi bezala jokatu du, eta 87. minutuan azken gola egin du Leaok, area barruan baloi solte bat errematatuta. Horrela, Portugalek burua altxatu eta abisua bidali dio Kolonbiari, multzoen fasea itxiko duen neurketan izango duen hurrengo aurkariari.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X