Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Real Madrilek aurrerapauso handia eman du Bernabeun, Manchester Cityri 3-0 irabazita. Argazkia: EFE
Real Madrilek Manchester City jipoitu du asteazken honetan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan (3-0), Fede Valverde uruguaitarraren hiru golei esker, hirurak lehen zatian, 20., 37. eta 42. minutuetan.
Zurien errenta handiagoa izan zatekeen, baina Gianluigi Donnarumma italiarrak penalti bat gelditu dio Vinicius Junior brasildarrari 57. minutuan.
Bodo/Glimt ere final-laurdenetan sartzeko zorian da, Norvegian Sportingen aurka erakustaldia eman baitu. Norvegiarrek 3-0 irabazi dute Fet, Blomberg eta Hoghen golekin. Futbola sortzeko makina bat da talde norvegiarra, Artikoko ekosistema exotikoan berezko distira duen gozamena .
Bodo/Glimt taldeak aspaldi utzi zion bitxikeria izateari, eta orain Txapeldunen Ligako final-laurdenak oso gertu ditu. Orain arte Norvegiako talde bakar batek lortu du langa hori gainditzea: Rosenborgek 1997an, Juventusek kanporatu zuenean.
Parisen, Europako txapeldunaren fede hautsezinak, bere ezaugarri nagusiak, aldea egin du berriro. PSGk ia abantaila erabakigarria hartu du aurre egin dion Chelsearen aurka. Talde ingelesak sendotasun falta ordaindu du (5-2).
Azken ordu laurdenean, Kvaratskhelia ikaragarri batek PSGri gehiegizko abantaila eman dio zelaian ikusitakoa kontuan hartuz gero. Luis Enriqueren mutilek ez dute euren aurpegirik onena erakutsi, baina datorren astean Stamford Bridgen jokatuko dute errenta mamitsuarekin.
Bestalde, Bayer Leverkusenek eta Arsenalek bana (1-1) berdindu dute Alemanian. Robert Andrichek alemaniarren gola egin du 46. minutuan, eta Kai Havertzek, penaltiz, ingelesena 87. minutuan.
Bi golak geldikako jokaldietan egin dituzte -Andrichena burukada bat izan da korner batean-, taktikak markatutako partida batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.
Realaren eta Athleticen zaleak gogotsu eta itxaropentsu daude, gaueko hitzorduaren atarian
Realak eta Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute gaur gauean Anoetan. Giro ederra dago bi taldeen zaleen artean.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.