Eurokopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belgika Errumaniari gailendu zaio, Eurokopako multzorik berdinduenean (2-0)

Tielemansek eta De Bruynek egin dituzte belgikarren gola. E multzoko lau selekzioak hiru puntutara berdinduta daude.
Onana eta Mihaila, Belgika eta Errumaniaren arteko partidan
Onana eta Mihaila, Belgika eta Errumaniaren arteko partidan. Argazkia: Efe.

Yuri Tielemansek eta Kevin De Bruynek egindako golei esker, Belgika 2 eta 0 gailendu zaio Errumaniari, Eurokopa honetako bere lehen hiru puntuak lortzeko. Horri esker, final-zortzirenetara sailkatzeko aukerei eutsi diete.

Tielemensek aurretik jarri du bere taldea neurketako bigarren minutuan area ertzetik egindako jaurtiketa baten bidez. Bigarren zatian, De Bruynek partida erabaki du Florin Nita atezainaren aurkako banakako jokaldi batean.

E multzoa Eurokopako berdinduena da, lau selekzioek hiruna puntu dituztelako multzoen fasea amaitzeko jardunaldi bakar baten faltan.

Fitxa teknikoa:

2.- Belgika: Casteels; Theate (Debast, 77. min), Castagne, Faes, Vertonghen, Doku (Carrasco, 72. min); Tielemans (Mangala, 72. min), Onana; De Bruyne, Lukaku eta Lukebakio (Trossard, 56. min).

0.- Errumania: Nita; Ratiu, Dragusin, Burca, Bancu; Marius Marin (Olaru, 65. min); Man, Razvan Marin, Stanciu, Mihaila (Hagi, 65. min); eta Dragus (Alibec, 81. min).

Golak: 1-0, 2. min: Tielemans; 2-0, 80. min: De Bruyne.

Epailea: Szymon Marciniak (Polonia). Txartel horia atera die Errumaniako Bancu (58. min) eta Marius Marin (65. min) jokalaiei.

Ukrainak partida irauli zion Eslovakiari

Multzo honetako beste partidan, Roman Yaremchukek 80. minutuan sartutako gol batek  Ukrainak Eslovakiaren aurkako partida irauli zuen, ostiralean (1-2), eta lehen hiru puntuak eman zizkion Serhiy Rebrovek zuzentzen duen taldeari.

Aurretik, Schranzek 1-0ekoa sartu zuen 17. minutuan, Eslovakiaren nagusitasuna islatuz. Baina Shaparenkok 54.ean berdindu zuen, Ukrainaren erreakzioa saritzeko. Bi taldeek hiruna puntu dituzte.

Fitxa teknikoa:

1 – Eslovakia: Dubravka; Pekarik, Vavro, Skriniar, Hancko (Obert, m. 67); Kucka, Lobotzka, Duda (Strelec, 60. min); Schranz (Sauer, 86. min), Bozenik (Beres, 60. min) eta Haraslin (Suslov, 67. min).

2 - Ukraina: Trubin; Tymchyk, Zabarnyi, Matviyenko, Zinchenko; Shaparenko (Tavolierov, 92. min), Brazhko (Sydorchuk, 85. min), Sudakov; Yarmolenko (Zubkov, 67. min), Dovbyk (Yaremchuk, 67. min), Mudryk (Malinovsky, 85. min).

Golak: 1-0, 17. min: Schranz. 1-1, 54. min: Shaparenko. 1-2, 80. min: Yaremchuk.

Epailea: Michael Oliver (Ingalaterra). Yaremchuk ukrainarrari txartel horia atera dio (84. min).

 

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X