Enbolok lehen garaipena eman dio Suitzari Kamerunen aurka (1-0)
Breel Embolok Munduko Txapelketako G Multzoko irekiera partida desorekatu du bigarren zatiaren hasieran sartutako golari esker, eta Suitzari lehen garaipena eman dio Kamerunen aurka Qatarren.
Patuak Embolo, Yaunden (Kamerun) jaiotako jokalaria, borrero izatea nahi izan du.
Partida irekia izan da, zelai erdian ia etenik gabe. Joan-etorriko horretan, aurrelariak bakarrik asmatu du gola egiteko.
Bigarren zatiaren hasieran Xherdan Shaqiriren erdiraketa bat jaso du eta Andre Onana gainditu du.
Gola lasaitua izan da suitzarrentzat, Kamerunen benetako mehatxuaren aurrean partida arriskuan ikusi ondoren.
Rigobert Songen taldea mehatxagarriagoa izan da. Hamar minutura biaukera izan ditu Afrikako taldeak. Soilik aireko jokoan izan da nagusi Suitza, baina aurkariari zailtasunik sortu gabe.
Emboloren golaren ondoren, Eric Choupo Motingek berdinketa lortzeko aukera izan du, banakako ekintza bikaina burutuz eta barruraino iritsiz, baina Yann Sommerrekin topo egin du berriro gola saihesteko.
Suitzak azken aukera bat izan du partida ixteko, baina ezin izan du egin.
Fitxa teknikoa
1 - Suitza: Yann Sommer; Silvan Widmer, Nico Elvedi, Manuel Akanji, Ricardo Rodriguez (Eray Comert, 90. min); Remo Freuler, Granit Xhaka; Xherdan Shaqiri (Noah Okafor, 72. min), Dijbril Sow (Fabian Frei, 72. min), Ruben Vargas (Favian Rieder, 81. min); eta Breel Embolo (Haris Seferovic, 72. min).
0 - Kamerun: Andre Onana; Collins Fai, Jean Charles Castelletto, Nicolas N'Koulou, Nouhou Tolo; Andre Zambo Anguissa, Samuel Oum Gouet, Martin Hongla (Gael Ondua, 68. min); Bryan Mbeumo (Nicolas Moumi Ngamaleu, 81. min), Karl Toko Ekambi (Georges-Kevin N'Koudou, 74. min) y Eric Maxim Choupo-Moting (Vincent Aboubakar, 74. min).
Golak: 1-0, 48. min: Breel Embolo.
Epailea: Facundo Tello (ARG). Txartel horia atera die Kamerungo Collins eta Nico Elvedi jokalariei eta Suitzako Manuel Akanjiri.
Zure interesekoa izan daiteke
Estatu Batuek, Mexikok, Costa Ricak eta Jamaikak antolatuko dute 2031ko emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
Errege Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak eta datak
Iñaki Recio: “Badakigu asko sufrituko dugula, baina edukiko ditugun aukerak aprobetxatu beharko ditugu”
Ander Laka: “Konfiantza handiz gaude denok, Vila-realen aurka ere irabazteko asmoz”
Amorebieta vs Osasuna, Gimnastica Torrelavega vs Alaves eta Numantzia vs Athletic, Errege Kopako bigarren kanporaketan
Espainia-Frantzia, Norvegia-Ingalaterra, Herbehereak-Portugal eta Belgika-Alemania, Nazioen Ligako final-laurdenetan