Japoniak Mundialeko bigarren ezustekoa eman du Alemania garaituta (1-2)
Japoniako selekzioa Qatarreko Munduko Txapelketako bigarren ezusteko handiaren protagonista izan da Alemaniari 1-2 irabazita, bigarren zatian erabat aldatu den partida baten ondoren.
Japoniarrek ezustean harrapatu dituzte alemaniarrak bigarren zati bikain eta ausart baten ondoren. Talde alemaniarra aurretik joan da eta abagune gehiago izan ditu, baina bere arean ahultasun apur bat erakutsi izanak punturik gabe utzi ditu.
Japonia errespetu handiegiarekin hasi da, eta prezio "merkea" ordaindu du lehen 45 minutu txar batzuen ondoren. Bere eremutik gertu babestu da eta aurkariari ia erabateko kontrola eman dio.
'Samurai Urdinek' Kubo eta Itoren abiadurarekin kontraerasora irtete saiatu dira, baina Hansi Flicken jokalariek ozta-ozta uzten zieten nahi zutena egiten. Alemania pilotarekin geratu da eta goian min handia egin dio Japoniako defentsari.
Alemaniarren ahaleginak ordu erdi pasata lortu du saria. Bere ezker hegala berriro agertu da eta Gondak lurrera bota du, epaileak penaltia ezarriz eta Gundoganek gola sartuz.
Baina eszenatokia erabat aldatu da bigarren ekitaldian. Hajime Moriyasuk aldaketa defentsibo batekin ukitu du bere taldea, erdiko atzelari bat (Tomiyasu) erasotzaile baten ordez sartu (Kubo) eta hiru erdiko atzelarira pasatzean. Gainera, aurrerapausoa eman dute eta partida orekatu egin da.
Japonia erasokorragoa izan da eta Alemania lehen aldiz deseroso sentitzen hasi da, batez ere atzean.
Hala ere, Alemania izan da goletik gertuen egon dena. Gundoganek zutoinera jo du jaurtiketa zorrotza, eta Gondak bizirik mantenduko du bere taldea geldialdi hirukoitz batekin. Neuerrek esku bikaina sartu du Itoriren eta Sakaikenjaurtiketak kanpora bidaltzeko, handik gutxira gertatuko zenaren aurrerapena. Bayerneko atezainaren beste geldiketa baten ondoren, Doanek ez du barkatu oraingoan.
Japoniak ez du amore eman eta, gainera, ez du alemaniarren defentsarenn despistea barkatu. Asano bakarrik geratu da, Schlotterbeckek akats larria egin du eta Neuerrek ez du bere zutoina ondo estali aurrelari japoniarraren jaurtiketa indartsuaren aurrean.
Fitxa teknikoa
1 - Alemania: Neuer; Sule, Rugiger, Schlotterbeck, Raum, Kimmich, Gundogan (Goretzka, 67. min), Musiala (Goetze, 79. min), Gnabry (Moukoko, 90. min), Müller (Hofmann, 67. min), Havertz (Fullkrug, 79. min).
2 - Japonia: Gonda; Sakai, Yoshida, Kou Itakura, Nagatomo (Mitoma, 57. min), Endo, Tanaka (Doan, 71. min), Junya Ito, Kamada, Kubo (Tomiyasu, 46. min), Maeda (Asano, 57. min).
Golak: 1-0, 33. min: Gundogan, penaltiz; 1-1, 75. min: Doan; 1-2, 83. min: Asano.
Epailea: Ivan Barton (El Salvador).
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.