2023KO MUNDIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Australia eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketako multzoak zozkatu dira

Mundiala uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean jokatuko da eta parte hartuko duten 32 selekzioetatik 29 ezagutzen dira jada.
Jorge Vilda
Jorge Vilda zozketan. Argazkia: RFEF

Larunbat honetan (urriak 22) Australia eta Zeelanda Berriko 2023ko Emakumezkoen Munduko Txapelketako multzoen zozketa egin da Aucklanden (Zeelanda Berria). Mundiala  2023ko uztailaren 20an hasiko da eta final handia abuztuaren 20an jokatuko da.

8 multzoetatik 5 guztiz osatuta geratu dira, baina D, E eta F multzoak osatuko dituzten azken selekzioak ezagutzea falta da. D Multzoa Senegalen, Haitiren eta Txileren arteko playoffeko garaileak osatuko du, Ingalaterra, Danimarka eta Txinako selekzioekin batera. Kamerunen, Thailandiaren eta Portugalen arteko playoffetik, E Multzoa osatuko duen azken selekzioa aterako da; garailea Estatu Batuekin, Herbehereekin eta Vietnamekin lehiatuko da. Azkenik, F Multzoa jokatzeko azken txartela Taiwan, Paraguai, Papua Ginea Berria eta Panamako selekzioen arteko playoffetik aterako da, eta irabazlea Frantzia, Jamaika eta Brasilekin arituko da multzoan. Playoffak 2023ko otsailaren 17tik 23ra artean jokatuko dira.

Australia eta Zeelanda Berriko 2023ko Munduko Txapelketako multzoak:

A Multzoa: Zeelanda Berria, Norvegia, Filipinak eta Suitza

B Multzoa: Australia, Irlandar Errepublika, Nigeria eta Kanada

C Multzoa: Espainia, Costa Rica, Zambia eta Japonia

D Multzoa: Ingalaterra, Danimarka eta Txina eta *Senegal/Haiti/Txile

E Multzoa: Estatu Batuak, Herbehereak, Vietnam eta *Kamerun/Thailandia/Portugal

F Multzoa: Frantzia, Jamaika, Brasil eta *Taiwan/Paraguai/Papua Ginea Berria/Panama

G Multzoa: Suedia, Hegoafrika, Italia eta Argentina

H Multzoa: Alemania, Maroko, Kolonbia eta Hego Korea

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X