Munduko Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Danimarkak Qatarreko giza eskubideen egoeraren aurka protesta egiteko kamiseta berezia jantziko du Mundialean

Danimarkako selekzioa janzten duen kirol-markak Munduko Txapelketarako kamisetak aurkeztu ditu. Hainbat pertsonaren heriotza eragin duen txapelketan ikusezina izan nahi duela adierazi du marka danimarkarrak komunikatu baten bidez.
Danimarka
Danimarkako selekzioak Qatarreko Munduko Txapelketan jantziko duen elastikoa. Argazkia: @hummel1923

Hummel kirol-markak asteazken honetan (irailak 28) aurkeztu ditu Danimarkako selekzioak 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketan jantziko dituen elastikoak. Marka danimarkarrak diseinu bereziak prestatu ditu Qatarreko giza eskubideen egoeraren aurka protesta egiteko.

"Danimarkako selekzioaren elastiko berri hauekin mezu bikoitza bidali nahi dugu: 1992ko Eurokopan daude inspiratuta, Danimarkak futbolean lortu duen arrakasta handienaren omenez, baina protesta egin nahi dugu Qatarren aurka, herrialde horrek giza eskubideak urratzen dituelako", adierazi du Hummel markak sare sozialetan.

"Ikusezinak izan nahi dugu milaka pertsonen heriotza eragin duen txapelketa honetan. Selekzioari babesa eskaintzen diogu doan lekura doala, baina gure herrialdeko selekzioa babesteak ez du esan nahi Qatar anfitrioi bezala babesten dugunik. Kirolak jendea elkartu behar duela uste dugu, eta hori hala ez denean protesta egiten dugu", gaineratu du marka danimarkarrak.

Danimarkako selekzioak Frantzia, Tunisia eta Australia izango ditu aurkari Munduko Txapelketako multzoen fasean. Danimarkaren lehen ekipazioa gorria izango da, bigarrena zuria eta hirugarrena beltza. Elastiko beltza Danimarkaren hirugarren ekipaziorako oso egokia dela esan du Hummel markak, doluzko jantzien kolorea baita.

Amaitzeko, hauxe adierazi du: "Protesta egin nahi dugu Qatarrek giza eskubideak urratu dituelako, eta Munduko Txapelketako estadioak eraiki dituzten langile etorkinei eman dion tratua ere salatu gura dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X