Final-zortzirenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek eta Manchester Cityk final-laurdenetarako txartelak eskuratu dituzte

Madrilgo taldeak 3-1eko emaitzarekin lortu du garaipena Atalantaren aurka Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Bestalde, Ingalaterrako taldeak Gladbach hartu du mendean (2-0).
Benzema eta Vinicius
Benzema eta Vinicius Real Madrilek Atalantari sartu dion lehen golaren ostean. Argazkia: EFE

Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartelak lortu dituzte astearte honetan, eta hurrengo faseko zozketan egongo dira Borussia Dortmund, Porto, PSG eta Liverpool taldeekin batera.

Alfredo Di Estefano estadioan jokatu dute Real Madrilek eta Atalantak final-zortzirenetako itzuliko partida (3-1). Benzemak sartu du 1-0ekoa 34. minutuan. Sergio Ramosek Real Madrilen bigarren gola sartu du, penaltiz. Azken txanpan, 82. minutuan, Murielek gol ikusgarria sartu du faltaz (2-1) Atalantarentzat, baina hurrengo jokaldian Asensiok neurketa guztiz erabakita utzi du (3-1). Joaneko norgehiagoka ere Real Madrilek irabazi zuen, 0-1eko emaitzarekin.

Astearteko final-zortzirenetako beste partidan Manchester City nagusi izan da Borussia Mönchengladbachen aurka (2-0). De Bruynek eta Gündoganek sartu dituzte Ingalaterrako taldearen golak. Joaneko neurketan Pep Guardiolak zuzentzen duen taldeak lortu zuen garaipena (0-2).

 

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X