Zozketa, 1/4ak eta 1/2ak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madril-City eta Lyon-Juventus kanporaketen irabazleak, elkarren aurka

RB Leipzig-Atletico, Atalanta - Paris Saint Germain eta Napoles-Bartzelona VS Chelsea-Bayern Munich partiden irabazleak, final-laurdenetako gainerako kanporaketetan.
Txapeldunen Ligako zozketa

Lau hilabete igaro dira Txapeldunen Ligako azken partida jokatu zenetik eta azken faseko kanporaketen zozketa gaur egin da Nyonen (Suitza), UEFAk duen egoitzan hain zuzen ere.

Championseko fase finala abuztuan izango da Lisboa. Final-laurdeneko partidak abuztuaren 12 eta 15 bitartean jokatu egingo dira La Luz (Benfica) eta Jose Alvalade (Sporting de Portugal) futbol-zelaietan, finalerdiak 18an eta 19an eta final handia hilaren 22an. Partida guztiak iluntzeko 21:00etan hasiko dira.

FASE FINALA

Final-laurdenak (abuztuaren 12, 13, 14 eta 15ean)

A) Real Madril-Manchester City kanporaketaren irabazlea VS Lyon-Juventus kanporaketaren garailearen kontra

B) RB Leipzig-Atletico

C) Napoles-Bartzelona VS Chelsea-Bayern Munich kanporaketen irabazleak, elkarren aurka

D) Atalanta - París Saint Germain

Finalerdiko kanporaketak (hilaren 18 eta 19an):

A) vs C) 

1) Manchester City/Real Madril - Juventus/Lyon VS Bartzelona/Napoles - Bayern/Chelsea

B) vs D)

2) RB Leipzig - Atletico VS Atalanta - Paris Saint Germain

Finala (abuztuaren 23an Lisboa La Luz futbol-zelaian)

1) VS 2)

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X