Frantzia 2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingalaterra finalerdietan sartu da, Norvegiari aise irabazita

Phil Nevillek zuzendutako selekzioa 0 eta 3 gailendu zaio Norvegiari. Scott, White eta Bronze izan dira partidako golegileak.
Ingalaterrako jokalariak, goletako bat ospatzen
Ingalaterrako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Ingalaterra 0 eta 3 nagusitu zaio Norvegiari eta historian bigarrenez sartu da Munduko Txapelketako finalerdietan. Horrez gain, uztailaren 7an Parc Olympique Lyonnais zelaian jokatuko den finala irabazteko faborito nagusienen artean dagoela argi eta garbi utzi dute ingelesek.

Phil Neville zuzendatutako taldea bikain dabil Munduko Txapelketan. Orain arte, ez dute hutsik egin eta jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Lehenengoan 2 eta 1 irabazi zioten Eskoziari; hurrengoan, 1 eta 0 Argentinari; multzoen fasea amaitzeko, Japonia 0 eta 2 gainditu zuten, eta final-zortzirenetan Kamerun kanporatu zuten, 3 eta 0.

Final-laurdenetan, berriz, ingelesak Norvegiaren borrero izan dira. Martin Sjogrenen jokalariek Australiaren aurka egindako ahaleginaren ondorioak pairatu dituzte, partida hura luzea eta gorra izan baitzen eta penaltietan erabaki zen. Norbegiako entrenatzaileak, gainera, ez die titularrei atsedenik eman, eta final-laurdenetako partida jokatu zuen hamaikako bera zelairatu du.

Lehen gola Scottek egin du, Bronzek emandako pasea aprobetxatuta. Ondoren, Parris Premier Leagueko golegile onena eta Cityko jokalariari baloia langaren gainetik joan zaio, area barruan jokaldi ederra egi ostean. Whitek beste aukera argi bat izan du, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du, eta ondoren Whitek berak bigarrena egin du, Parrisen asistentzia aprobetxatuta.  

0 eta 2koarekin, eta partida kontrolpean edukita, lanak eginda iritsi da Ingalaterra atsedenaldira. Bigarren zatian neurketa erabakita utzi du Bronzek egindako gol ikusgarriarekin. Ikusleen artean egon den David Beckham aho bete hortz utzi du Ingalaterrako jokalariaren golak.



Fitxa teknikoa

0.- Norvegia: Hjelmseth; Wold (Hansen, 85. min), Mjelde, Thorisdottir, Minde; Saevik (Utland, 64. min), Risa, Engen, Reiten (Eikeland, 74. min); Graham eta Herlovsen.

3.- Ingalaterra; Bardsley; Bronze, Houghton, Bright, Stokes; Walsh, Kirby (Stanway, 74. min), Scott; Parris (Daly, 88. min), White eta Duggan (Mead, 54. min).

Golak: 0-1, 3. min: Scott; 0-2, 40. min: White; 0-3, 57. min: Bronze.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X