Liverpool, Europako txapeldun
Liverpool da 2018-2019 Txapeldunen Ligako irabazlea, finala Tottenhami irabazita (2-0) Madrileko Wanda Metropolitano estadioan. Ondorioz, seigarren aldiz irabazi du Europako Kopa.
Mauricio Pochetino Tottenhameko entrenatzaileak hasierako hamaikakoan jarri du finala baino egun gutxi lehenagora arte min hartuta egon den Harry Kane, eta Jurgen Klopp Liverpooleko teknikariak gauza bera egin du Roberto Firminorekin. Bi taldeak erasokorrak izango zirela, eta partida irekia izango zela espero zen, baina guztiz kontrakoa izan da.
Neurketako bigarren minutuan, epaileak Liverpoolen aldeko penalti eztabaidagarri bat adierazi du, Maneren erdiraketa, Moussa Sissokok ustez eskuarekin moztu duelako. Mohamed Salahek egin du jaurtiketa, eta 1-0ekoa sartu du. Golak partida moteldu du, bizitu beharrean. Lehen zatian ia ez da golak sartzeko aukerarik egon. Nahiko lehen zati kaskarra eskain dute Liverpoolek eta Tottenhamek.
Bigarren zatian Kloppek Origi zelairatu du, neurketa kaskarra jokatu duen Firminoren ordez. Ondoren, James Milner ere sartu du, Georginio Wijnaldumen ordez. Pochettinok, aldiz, Ajaxen aurka hat-tricka sartu zuen Lucas Moura zelairatu du, 60. minutuan.
Bi entrenatzaileek aldaketak egin dituzten arren, norgehiagokak erritmo motela izaten jarraitu du. Milnerrek izan du Liverpoolen bigarren gola sartzeko aukera argienetako bat, baina haren jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da. Azken txanpan erasora jo du Tottenhamek, eta atzean sartuta izan du Liverpool. Son Heung Minen jaurtiketa Alisson atezainak desbideratu du, baita jarraian Lucas Mouraren errematea harrapatu ere. Ericksenen falta jaurtiketa on bat ere desbideratu du Liverpooleko atezainak, bere taldea salbatuz.
Fernando Llorente zelairatu du Pochettinok azken minutuetan, baina Tottenhamek erasora jo du itsu-itsuan, eta Liverpoolek bigarren gola sartzea lortu du 87. minutuan, Origiren bitartez (2-0).
Fitxa teknikoa:
0 - Tottenham: Hugp Lloris, Kieran Trippier, Toby Alderweireld, Jan Vertonghen, Danny Rose; Moussa Sissoko (Eric Dier, 74. min), Harry Winks (Lucas Moura, 65. min); Dele Alli (Fernando Llorente, 81. min), Christian Eriksen, Son Heung Min eta Harry Kane.
2 - Liverpool: Alisson Becker; Trent Alexander Arnold, Joel Matip, Virgil Van Dijk, Andrew Robertson; Jordan Henderson, Fabinho, Georginio Wijnaldum (James Milner, 62. min), Mohamed Salah, Roberto Firmino (Divock Origi, 58. min) eta Sadio Mane.
Golak: 0-1, 2. min: Salah (penaltiz); 0-2, 87. min: Divock Origi.
Epailea: Damir Skomina (SVN).
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk ofizial egin du Iranek Tijuanan egingo duela Mundu Txapelketako egonaldia
Irango kontzentrazio-lekua aldatuko duela iragarri du erakundeak, AEBetako bisekin arazoak saihesteko.
Bartzelonak laugarren Txapeldunen Liga irabazi du Lyon garaituta
4-0 nagusitu da, Pajorren eta Parallueloren bina golei esker, bi urte geroago berriro Europako Txapeldunen Kopa eskuratzeko.
Damaris Egurrola, Txapeldunen Ligako bere hirugarren finalaren aurrean
Asteburu honetan jokatuko da emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala. Bartzelona eta Olympique Lyon izango dira nor baino nor gehiago Oslon.
Kongoko selekzioak bertan behera utzi ditu Kinshasan egin behar zituen lan saioak eta agurra, ebola agerraldiagatik
Selekzioko bozeramaileak adierazi duenez, Kongoko jokalariak Munduko Txapelketa baino lehen kutsatzeko beldurrik ez da izan behar, ia jokalari guztiek atzerrian jokatzen baitute, batez ere Frantzian.
Aston Villak Friburgo hartu du mendean (0-3), eta Emeryk bere bosgarren Europa Liga irabazi du
Hondarribiko entrenatzaileak talde ingelesa garaipena lortzera eraman du Istanbulen jokatu den finalean. Aston Villa nagusi izan da norgehiagokan, eta finala aise irabazi du.
Iraolaren Bournemouthek Cityrekin berdindu du, eta Artetaren Arsenal txapeldun egin du
Horrela, Londresko taldeak Premier Liga irabazi du, 22 urte eta gero. Arsenalek hamalaugarren liga bereganatu du.
Bartzelona, Kopan ere nagusi
Kataluniako taldeak 12. Erreginaren Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian, Atletico Madrili 3-1 irabazita.
Olatz Rivera bizkaitarra izango da Erregina Koparen finaleko epailea
Gainera, epaile bilbotarrak Iragartze Fernandez getxotarra eta Haizea Castresana laudioarra izango ditu marrazain.
Aston Villa-Friburgo, Europa Ligako finala, eta Rayo Vallecano-Crystal Palace, Konferentzia Ligako finala
Iñigo Perez entrenatzaile nafarrak Madrilgo langile auzoko taldea bere historiako lehen finalerako sailkatu du, Estrasburgo finalerdietan kanporatuta. Bestalde, Unai Emery gipuzkoarraren Aston Villak Nottingham Foresten aurkako kanporaketa irauli du itzuliko neurketan.
Egungo txapeldunak, PSGk, Arsenalekin hitzordua du finalean, Bayern kanporatu ondoren (1-1)
Dembelek neurketa hasi eta bi minutura sartutako golak Frantziako taldea aurretik jarri du. Kanek 94. minutuan norgehiagoka berdindu du, baina Bavariako taldeak beste gol bat behar zuen luzapena lortzeko, baina berandu zen ordurako.