Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bartzelona, penaltietan txapeldun

Athleticen eta Bartzelonaren arteko finala hutsean amaitu zen, luzapenean bana, eta penaltietan 5-4 katalanen alde.
18:00 - 20:00
Neska zuri-gorriak galtzaile izan ziren kopako finalean

Ceutako Alfonso Murube futbol-zelaian jokatu zen larunbat gauen Erreginaren Kopako finala. Partida hutsean amaitu zen eta luzapenera arte ez ziren golak heldu. Alexiak egin zuen aurrenekoa 94.ean eta hiru minutu beranduago Nekanek berdindu zuen partida Athleticentzat.

Penaltietan zuri-gorriek penalti bat huts egin zuten eta katalanek guztiak sartu. Ondorioz, Bartzelona, Kopako txapeldun.

Fitxa teknikoa

6 - FC Bartzelona: Rafols; Marta, Torrejón, Ruth, Melani (Lau, 79'); Virginia, Mirian, Alexia; Corredera, Willy (Gema, 62') eta Jenni.

5 - Athletic Club Bilbao: Ainhoa; Ibarra, Irene Paredes, Leire (Imurua, 46'), Iraia (Arranz, 111'); Flaviano (Merino, 73'), Vanessa Gimbert, Alazne (Eunate,  54'), Orueta; Erika eta Nekane.

Golak: 1-0. 94'. Alexia. 1-1. 97'. Nekane.

Penaltiak:

0-1. Vanesa Gimbert (gola).

1-1. Marta (gola).

1-1. Irene Paredes (hutsa).

1-2. Corredera (gola).

2-2. Erika (gola).

3-2. Gema (gola).

3-3. Ibarra (gola).

4-3. Jenni (gola).

4-4. Orueta (gola).

5-4. Alexia (gola)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X