Europako 13 hiritan jokatuko da 2020ko Eurokopa
2020ko Eurokopako azkeneko fasea Europako 13 hiritan jokatuko dela baieztatu dute. 2020an, UEFAren 60 urteurrena izango da, eta antolatzaileek, Europa osoko 13 hiri ezberdinetan jokatzea ikusgarria izango dela erabaki dute.
Herrialde bakoitzeko soilik egoitza bat egongo da, beraz, herrialde bakoitzeko, soilik estadio batek hartuko ditu partidak. 12 hiritan multzoetako faseko, final-zortzireneteako eta final-laurdenetako norgehiagokak jokatuko dira, eta finalerdiak eta finala beste hiri batean jokatuko dira.
Federazioek herrialdeko bi egoitza aurkeztu ahal izango dituzte –bat multzoetako faserako, eta beste finalerdietarako eta finalerako-, baina hiri bera bietarako ere aurkeztu ahal izango dute.UEFAk eraikitzen ari diren estadioen proiektuak ere onartuko ditu, baina 2016 aurretik eraikitzen hasita egon beharko dira. Finalerdietarako eta finalerako estadioek 70.000 eserleku izan beharko dituzte gutxienez; final-laurdenetakoek 60.000, eta final-zortzirenetakoek eta multzoetako fasekoek 50.000.
Hala ere, gutxienez 30.000 eserleku izango dituzten bi estadio onartu ditzake UEFAk. Bi estadio hauek soilik final-zortzirenetako eta multzoetako faseko norgehiagokak hartu ahal izango dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.