Eurokoparako prestaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beñatek debuta egin du Espainiaren garaipenean

Espainiak partida eskasa jokatu du, baina Adrian Lopezen parte-hartzeak neurketaren norabidea aldatu du. Serbiak borroka egin du, baina ez du kalitate handirik azaldu.

Fitxa teknikoa:

Espainia: Casillas; Juanfran, Sergio Ramos (Dominguez, 46. minutua), Raul Albiol, Jordi Alba (Monreal, 64. minutua); Navas, Bruno (Javi Garcia, 69. minutua), Xabi Alonso (Beñat, 46. minutua), Cazorla; Negredo (Silva, 46. minutua) eta Soldado (Adrián, 46. minutua).

Serbia: Kahriman; Ivanovic, Subotic, Dusko Tosic; Basta, Duricic (Jankovic, 65. minutua), Radovanovic (Matic, 65. minutua), Kolarov; Ignjovski (Fejsa, 65. minutua), Ljajic (Tosic, 76. minutua); eta Lekic (Scepovic, 76. minutua).

Golak: 1-0, 63. minutua: Adrian. 2-0, 74. minutua: Cazorla penaltiz.

Espainiak partida eskasa jokatu du, baina Adrian Lopezen parte-hartzeak Eurokoparako prestaketa neurketaren norabidea aldatu du. Serbiak borroka egin du, baina ez du kalitate handirik azaldu. Asturiaseko aurrelariaren burukada batek Espainia aurretik jarri du markagailuan, eta Cazorlak bigarrena egin du penaltiz (0-2).

Eurokopan izango diren jokalari asko ez dira gaurko lagunartekoan izan, baina Adrianek aukera aprobetxatu du. Asturiaseko aurrelariak lekua nahi du deialdian eta Vicente del Bosquek emandako minutuak ederki aprobetxatu ditu.

Aurreneko zatian Juanfranek debuta egin du. Dominguez, Beñat, Javi Garcia eta Adrian bigarrenean estreinatu dira, baina hegalekoak Polonia eta Ukrainan izateko aukera gehiago ditu.

Fitxa teknikoa:Espainia: Casillas; Juanfran, Sergio Ramos (Dominguez, 46. minutua), Raul Albiol, Jordi Alba (Monreal, 64. minutua); Navas, Bruno (Javi Garcia, 69. minutua), Xabi Alonso (Beñat, 46. minutua), Cazorla; Negredo (Silva, 46. minutua) eta Soldado (Adrián, 46. minutua).Serbia: Kahriman; Ivanovic, Subotic, Dusko Tosic; Basta, Duricic (Jankovic, 65. minutua), Radovanovic (Matic, 65. minutua), Kolarov; Ignjovski (Fejsa, 65. minutua), Ljajic (Tosic, 76. minutua); eta Lekic (Scepovic, 76. minutua).Golak: 1-0, 63. minutua: Adrian. 2-0, 74. minutua: Cazorla penaltiz.Espainiak partida eskasa jokatu du, baina Adrian Lopezen parte-hartzeak Eurokoparako prestaketa neurketaren norabidea aldatu du. Serbiak borroka egin du, baina ez du kalitate handirik azaldu. Asturiaseko aurrelariaren burukada batek Espainia aurretik jarri du markagailuan, eta Cazorlak bigarrena egin du penaltiz (0-2).Eurokopan izango diren jokalari asko ez dira gaurko lagunartekoan izan, baina Adrianek aukera aprobetxatu du. Asturiaseko aurrelariak lekua nahi du deialdian eta Vicente del Bosquek emandako minutuak ederki aprobetxatu ditu.Aurreneko zatian Juanfranek debuta egin du. Dominguez, Beñat, Javi Garcia eta Adrian bigarrenean estreinatu dira, baina hegalekoak Polonia eta Ukrainan izateko aukera gehiago ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X