Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Jon Pérez Bolo; Argazkia: Europa Press
Huescak Jon Perez Bolo entrenatzaile bizkaitarra kargutik kendu du, Aragoiko taldeak iragarri duenaren arabera. Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
SD Huescak, “taldean emandako epean erakutsitako profesionaltasun eta ardurarengatik” eskerrak eman dizkio Jon Perezi, eta “bere hurrengo proiektu profesionaletan zorterik handienak” opa dizkio talde gorri-urdinak.
Horrela, Huescako taldea entrenatzaile aldaketa bat baino gehiago egin duten taldeen multzoan sartu da; Cultural Leonesa, Zaragoza, Mirandes eta Valladolidek ere bi prestatzaile baino gehiago izan dituzte denboraldi honetan.