Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte
Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.
Igor Oca Leganeseko entrenatzailea, talde madrildarraren lan saio batean. Irudia: CD Leganes
Igor Oca entrenatzaile basauriarrak 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte jarraituko du CD Leganesen, LaLiga Hypermotionen jaitsiera postuetan dagoen taldean. Hasiera batean, Paco Lopezen behin-behineko ordezkoa izendatu zuten, abenduaren hasieran entrenatzaile hori kargutik kendu ondoren.
"CD Leganesek Igor Oca izango du lehen taldeko entrenatzaile. Iragan abenduaren 5ean taldearen ardura hartu ondoren, euskal entrenatzaileak lehen taldearen buru izaten jarraituko du Gabonetako etenalditik bueltan eta denboraldia bukatu arte", jakinarazi du klub madrildarrak bere webgunean.
44 urteko Oca joan den udan iritsi zen Sestao River taldetik bigarren taldea zuzentzeko, eta hura igoera playoff postuetan mantendu zuen denboraldi hasieratik.
Entrenatzaile bizkaitarraren ibilbidea Villarreal,Real Sociedad, Athletic eta Levanteko harrobietan hasi zen, eta "eskarmentu handia izan du nazioartean ere", besteak beste, Mexikoko Atletico San Luis eta Ekuadorko Independiente del Valle edo Universidad Catolica taldeetan ibilitakoa da, Libertadores Kopa edo Hego Amerikako Kopa bezalako lehiaketetan parte hartuz.
Ocaren erronka nagusia Leganes jaitsiera postuetatik ateratzea izango da, nahiz eta salbaziotik puntu bakarrera egon. Bere zuzendaritzapean, talde madrildarrak oraindik ez du irabazi, bi berdinketa eta porrot bat erdietsi ditu orain arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Deportivok lehen mailara igotzea lortu du, zortzi urteren ostean
Zaragozak, Huescak eta Cultural Leonesak, ostera, Lehen RFEF mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Racing Lehen Mailara itzuliko da 14 urteren ondoren
Valladolid menderatu eta Almeriak bere partida galdu ostean, igoera matematikoki ziurtatu du Kantabriako taldeak.
Ukabilkada bat eta istilu itzela, Aragoiko derbian
Andrada, Zaragozako atezaina, kaleratu egin dute Pulido Huescako kapitainari bultza egiteagatik. Txartel gorria atera bezain laster, kontrola galdu du eta aurpegian ukabilkada eman dio Pulidori.
Imanol Idiakez, Cadizen entrenatzaile berria, denboraldiaren amaierara arte
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde andaluziarrak Hypermotion Ligan jarrai dezan ailegatu da; Cadizek hiru puntura ditu jaitsiera postuak.
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).