Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du
Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du, klubak ostiral honetan, uztailaren 14an, jakinarazi duenez. Sondikako (Bizkaia) jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Zornotzako taldearekin.
Nuñez eskuin hegaleko defentsa da, eta Bartzelonaren bigarren taldearekin, Barça Atleticekin, ekainaren 30ean kontratua amaitu ostean fitxatu du Amorebietak.
Alvaro Nuñez kimu mailan heldu zen Athleticen harrobira, eta Bilboko klubeko haztegiko hainbat mailatatik pasa zen Bilbao Athleticera, bigarren taldera, iritsi arte. 2019-2020 denboraldian egin zuen debuta Bilbao Athleticekin, eta jokalari garrantzitsua izan zen Athleticen gizonezkoen bigarren taldean. Hala, 2021-2022 sasoian minutu gehien jokatu zituen futbolaria (3.119) izan zen. Berak bakarrik gainditu zuen jokatutako 3.000 minutuen langa.
2022ko udan Barça Atleticek fitxatu zuen sondikarra. Bartzelonaren gizonezkoen bigarren taldearekin 40 partida ofizial jokatu zituen, 39tan titular izanda. Neurketa bakarra galdu zuen zigortuta egon zelako. Barça Atleticen ere, minutu gehien jokatu zituena izan zen (3.494) iragan denboraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Malaga Lehen Mailara itzuli da 8 urte geroago
Igoerarako lehia andaluziarrean, Carlos Ruizek eta David Larrubiak egindako golek garaipena eman diote Malagari eta maila gorenera igo dira.
Sergio Francisco Realaren entrenatzaile ohia, Burgosen prestatzaile berria
Entrenatzaile irundarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Burgosekin, eta bere lotura beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du, Gaztela eta Leongo taldearen helburuak betetzen baldin baditu.
Malagak eta Almeriak berdindu egin dute, 0-0, Hypermotion Ligako play-offeko finalaren joaneko partidan
Rosaledako emaitza kontuan izanik, larunbateko neurketan erabakiko da dena, Almeria Stadiumen. Itzuliko partida horretan EA Sports Ligara igotzeko azken txartela izango da jokoan, eta Almeriak nahikoa du berdinketarekin helburua gauzatzeko.
Deportivok lehen mailara igotzea lortu du, zortzi urteren ostean
Zaragozak, Huescak eta Cultural Leonesak, ostera, Lehen RFEF mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Racing Lehen Mailara itzuliko da 14 urteren ondoren
Valladolid menderatu eta Almeriak bere partida galdu ostean, igoera matematikoki ziurtatu du Kantabriako taldeak.
Ukabilkada bat eta istilu itzela, Aragoiko derbian
Andrada, Zaragozako atezaina, kaleratu egin dute Pulido Huescako kapitainari bultza egiteagatik. Txartel gorria atera bezain laster, kontrola galdu du eta aurpegian ukabilkada eman dio Pulidori.
Imanol Idiakez, Cadizen entrenatzaile berria, denboraldiaren amaierara arte
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde andaluziarrak Hypermotion Ligan jarrai dezan ailegatu da; Cadizek hiru puntura ditu jaitsiera postuak.
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.