Laguardia Trofeoa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek penaltietan irabazi dio Eibarri Laguardia Trofeoan

Iragarkia
18:00 - 20:00
Alaves vs Eibar. Argazkia: Eibar

Alavesek penaltietan irabazi du Laguardia Trofeoa, Eibarrekin bana berdindu ostean. 40. minutuan Bautistak area kanpotik egindako jaurtiketa batek 1-1ekoa jarri du markagailuan. 65. minutuan Aleñak zulora egindako paseak Mariano bakarrik utzi du, eta jaurtiketa gurutzatu batekin 1-1ekoa sartu du. Penaltietan, Siverak bi gelditu ditu garaipena lortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X