Ander Herrera bilbotarrak ez du Boca Juniorsen jarraituko
36 urteko erdilaria 2025eko urtarrilean iritsi zen Argentinako klubera, eta merkatu hartan oihartzun handieneko fitxaketetako bat izan zen, baina lesioen eta Buenos Airesko taldearen errendimendu txarraren ondorioz —azken txapelketa 2023an irabazi zuen— Herrerak ez du arrakastarik izan.
Ander Herrera, Bocarekin jokatu duen partidetako batean. Irudia: Boca Juniors
Ander Herrera erdilari bilbotarrak Boca Juniorsekin zuen kontratua eten berri du, Buenos Airesko klubaren iturriek jakitera eman dutenez. Zehaztu dutenez, "bi aldeak" ados jarrita kontratua etetea erabaki dute.
36 urteko futbolaria 2025eko urtarrilean iritsi zen Argentinara, eta merkatu hartako oihartzun handiko fitxaketetako bat izan zen, baina lesioen eta taldearen errendimendu txarraren ondorioz —azken txapeleketa 2023an irabazi zuen— Herrerak ez du arrakastarik izan.
Denboraldi baterako kontratuarekin heldu ondoren, bizkaitarrak beste urtebeterako berritzea erabaki zuen 2025ean, baina soldata murriztuta.
Xeneizeen elastikoa jantzi duen urte eta erdian, erdilariak 29 partida baino ez ditu jokatu, lesio ugarien ondorioz, eta hainbat hilabetez zelaietatik kanpo egon behar izan du, taldean finkatzeko beharrezkoa den erregulartasunarik gabe.
Athleticen, Manchester Uniteden eta Paris Saint-Germainen jokalari ohia Bocara joan zen, garaikur bat altxatzeko asmoz, batez ere, Libertadores Kopa begiz jota. Hala ere, gorabehera handiak izan dituen talde batekin egin du topo, eta ez du txapelketa bat irabazteko behar zen maila eman.
Herrerak elastiko urre-urdinarekin apirilaren 14an egin zuen bere gol bakarra, Ekuadorko Bartzelonaren aurka erdietsitako garaipenean (3-0), azken minutuak jokatzeko zelairatu ondoren.
Bere azken neurketa maiatzaren 28an jokatu zuen, Bocak Txileko Universidad Catolica taldearen kontra 0-1 galdu zuenean. Emaitza horrekin talde argentinarra Libertadorestik at geratu zen, eta Claudio Ubeda entrenatzailea kargutik kendu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Athleticek bere munduko hiru txapeldunak eta De la Fuente omenduko ditu
Espainiako selekzioko hiru jokalari zuri-gorriek parte-hartze garrantzitsua izan zuten Munduko Kopako finalean, eta horiei Luis de la Fuente hautatzailea gehitu behar zaie, Athleticeko jokalari gisa aritutakoa.
Ane Etxezarreta: “Momenturik onena Granadako Erregina Kopako finala izan da"
Ane Etxezarretak futbola utziko duela iragarri du. Beasain, Oiartzun, Reala eta Eibarretik igaro ondoren, bere kirol ibilbidean bizitakoa partekatu du. Hartu duen erabakiaz konbentzituta dago eta momentu onean hartu duela uste du. Bere momenturik zoriontsuena zein den argi du baita ere.