Nanclares eta Astralaga atezainak Nazioen Ligako finalerdietarako deitu dituzte
Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Eunate Astralaga Eibarren utzita ari den Athleticeko atezaina deitu ditu Sonia Bermudez Espainiako hautatzaileak Suediaren aurkako Nazioen Ligako finalerdietarako, urriaren 24an Malagan eta hilaren 28an Göteborgen (Suedia) aritzeko.
Hauek dira deitu dituzten 23 jokalariak:
Atezainak: Cata Coll, Adriana Nanclares eta Eunate Astralaga.
Atzelariak: Ona Batlle, Olga Carmona, Irene Paredes, Mapi León, María Méndez, Jana Fernández eta Lucía Corrales.
Erdilariak: Alexia Putellas, Laia Aleixandri, Fiamma Benítez, Aitana Bonmatí, Vicky López eta Clara Serrajordi.
Aurrelariak: Mariona Cladentey, Jenni Hermoso, Esther González, Claudia Pina, Salma Paralluelo, Eva Navarro eta Cristina Martín-Prieto.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.
Athleticek porrot mingarria jaso du Sevillaren aurka San Mamesen, Edin Terzicen debutean (1-3)
Osok, Ejukek eta Isaacek sartu dituzte Sevillaren golak, eta Paredesek lortu du etxekoena. Athletic hamar futbolarirekin aritu da hamargarren minututik, Yuriri txartel gorria atera baitiote, eta lehenengo eta hirugarren goletan huts egin du. Gerenabarrena hasierako hamaikakoan izan da, eta aurreneko aldiz jokatu du talde zuri-gorriarekin, baita Rinconek ere.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.