Eibar-Reala eta Osasuna-Alaves, igandean EITB Median ikusgai
Igande honetan, abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira. Alde batetik, F Ligako 12. jardunaldian, Eibar-Reala partida izango da jokoan Ipuruan, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 12:00etan, eta bestetik, EA Sports Ligako 16. jardunaldian, Osasuna-Alaves lehia izango dugu Sadarren, 18:30ean, eta ETB2n eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.
Emakumezkoen partidari dagokionez, bi taldeek behar dute garaipena. Eibar azken postuetan dago, eta etxean jokatzeak plus bat eman diezaioke partida irabazi eta hain beharrezkak dituen hiru puntuak eskuratzeko. Reala, berriz, sailkapeneko goiko aldean dago, eta garaipena nahi du goiko borroka horretan murgilduta jarraitzeko.
Gizonezkoen kasuan, Alavesek entrenatzaile aldaketa izan du aste honetan. Luis Garcia Plazak agur esan dio taldeari, eta Eduardo Coudetek hartu du haren postua. Aldaketa honekin, taldearen emaitzak hobetzea espero dute, argentinarraren debuta ona izan ez den arren: arabarrak Kopatik kanpo geratu ziren ostegunean, Deportiva Mineraren aurka galduta.
Bestalde, Osasuna zazpigarren dago sailkapenean, eta denboraldi ona egiten ari da. Hiru puntuak irabazi eta Europako postuetako lehian jarraitzea da gorritxoen helburua.
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.