Aitana Bonmatik eta Rodrigo Hernandez 'Rodri'k irabazi dute Urrezko Baloia
Aitana Bonmatik bere ibilbideko bigarren Urrezko Baloia irabazi zuen astelehenean, Parisen egindako sari-banaketan. Hala, Bartzelona taldearekin egindako denboraldia aintzat hartu eta saria eman diote. Caroline Graham Hansen eta Salma Paralluelo taldekideak geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Txapeldunen Liga ez ezik, Espainiako Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen Bonmatik. Horrez gain, Txapeldunen Ligako eta Espainiako Ligako jokalari onena izendatu zuten.
Bestetik, Rodrigo Hernandez 'Rodri'k eskuratu zuen 2024ko Urrezko Baloia. Manchester Cityko erdilariak Alemaniako Eurokopa, Premier League, Europako Superkopa eta Kluben Mundu Txapelketa irabazi zituen iragan sasoian, Eurokopako jokalari onena izateaz gain.
Hautagaien artean zeuden Nico Williams eta Unai Simon Athleticeko jokalariak. Aurrelaria hamabosgarren lekuan geratu zen, eta Simon, bigarren, atezainen zerrendan. Emiliano 'Dibu' Martinezek irabazi zuen garaikur nagusia.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia